XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Dagün eskola sartzeaz eztabadakatzeko, Ligi-Liginagako RPI-a edo eskola botitzearen bilküra bat antolatürik da neskenegün goiz hontan (2017/02/11). Hortara kümit dira Liginaga, Hauze, Etxebarre, Ligi bai eta ere Santa Graziko eta Larraineko etxeko eta haütetsiak. Santa Grazik eta Larraineko eskolek zabalik egoiteko baimena ükenik, Ligi-Liginagako RPI herriarteko eskolak klase bakoitxekoa bilakatzeko arrisküa dü ; jakitez 20 ikasle dütüala. Bilküra Liginagako eskolan date, neskenegun goizan 10:30tan, Akademiako lürralde ikuskaria ere hor datekealarik.
Lacq anderea, Ligiko aitetamen alkarteko bürüzagia :

Alozen, Inganiogüne eta Basabürüko ikastolarekin lan bat eraman düe Angeluko Cantau lizeoko « Design » saileko bost ikaslek. Cantau-eko ikasleer galteginik izan zaie eraikuntza baten asmatzea, bizikleta eta txostagailüen aterbetzeko eta holaz dira 16 xede presentatü Eüskal Alkargoari, Aloze-Ziboze-Onizegaineko Herriko Etxeari eta Basabürüko ikastolari. Ikasurte hatsarretik xedea eramanik da eta lizeoko ikasleak jin dira Xiberoaren ezagützaren egitera, üngüramena,  eta kültüra sailetan. Hortan bermatüz beren egitasmüa asmatü düe eta 16 lanetarik bat haütatürik izanen da ondoko egünetan .
Léa Usandisaga Cantau lizeoko:


Maider Zarazola ikastolako erakasla:

Jean Pelle Iriart Aloze-Ziboze-Onizegaineko aüzapeza:

San Frantses kolejioak bere barnategi berria estrenatü du asteazkenean (2017/01/11). Horrentako Jano Etxetok erretorak benedikatü dü. Barnategiaz gain hegla oso bat arraberitü düe, bai eta ere barrioa eta komitateak ere. Eskola pribatü katoliko hanitx hüsten ari badira, San Frantsesen güti gorabehera ber heinean baratzen dira. Hortarako xede pedagojikoa arraberritü düe, arte martzial ala dantza proposatzez eta süstut arrakasta hanitx düen zaldi ikastaldia. Horrek, bereziki, jentea hürrüntik jinarazten beitü.
Darrack züzendaria :

Turismaren garapenarentako, internetek geroago eta haboro inportantzia badüala ikustez, Eüskal Mendialdeko Turisma Bülegoek atelier nümerikoaren lantzeko ikasgiak antolatzen dütüe beren kideendako. Hala, badü hiru urte Eüskal Mendialdeko Turisma Bülegoek turisma sailean lanean ari direnak lagüntzen dütüela, internet eta bakoitxaren webgüneak nola egari behar diren erakusteko. Lehen ikastaldia astearte hontan date, goizanko 9.30tarik 12.30etara, Donibane Garaziko Frantsesenea lizeoan. Internet sarean klientak nola ebilten diren edo internet nola erabilten düen erakatsirik date egün hortan. Ostegünean ere hori erakatsirik date, bena, aldi hontan Donapaleüko Indar lankiagünean.
Maite Hontas Erbin antolatzalea :

Bazter eder eta kültür ohidüra indartsüak dütüalakoz da Xiberoa erakargarri. Hori da agertü, Odace, Herri Alkargoa, Azia, eta Collectif Souletin egitürek eraman dütüen biltzar püblikoen emaitzetan. Xiberoko 4 herritan dira biltzar pübliko horiek egin, « Honki jin Xiberoala » lelo pean. Üngürümenaz eta kültüraz gain, Xiberoak alkarte sare indartsü baten ükeiteak, kanpotiarren hebenkotzeko balio dü, eüskararen jakiteak balio düan bezala. Gaüzen agertzen horrek, ñabardürak ere badütü, alokairatzeko diren etxeak ez badira kario ere, ez dira beti traza hoberenean, eta lan egiteko paradak ez dira üsü diplomaren araberakoak, lansariak bestetan beno apalagoak direlarik. Algarganatzeko leküak ere galtegiten dira. Lan honen ondoko ürratsa da, leküko bolondresen edireitea, kanpotiarren hebenkotzearen lagüntzeko…
Joana Hoqui :