Xiberotarra ikasteko üdako ikastaldia horra da

Xiberotarra ikasteko üdako ikastaldia horra da

Inprimatu

Aurtenko Xiberoko Gaü Eskolen Barnetegia, üztailaren 30tik, agorrilaren 4ra arte date, eta Mendikotan iraganen da. Aste batez, bost ordüko kurtsoak badirate goizez, arrestitan aldiz, aisaldi edo talierrak badiatekialarik, zointan prefosta, eüskara egaririk datekean. Ohizko parte hartzaletan, Xiberotarren ikastera jiten diren hegoaldeko eüskaldünak badira. Bestalde, Xiberoalat jin kanpotiarrak, gei hebenkoak, zoineri, beren familian ez zaüen eüskara iganarazirik izan. Jakin, Xiberotar, erretretat eta langabeek, prezio apalagoak ükeiten ahal dütüela barnetegirako. Hortarako Gaü Eskolarekin harremanetan sartü behar da, eta jakin ere, barnetegiko izenak, üztailaren 18 gabe eman behar direla. Xehetarzünak Patxi Patalagoiti eta Niko Guiresse Gaü eskolako langilekin :