- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2151
Züen saskia zihaurek egin ezazüe !!
Mihimenezko saski egiten ikasteko ikastaldiak antolatürik dira arramaiatzaren 14 eta 18an, hots asteazken eta igantean. Mihimenezko saskiak ‘modan’ dira berriz ere. Eta nahiz eta horien egitea gaitz üdüri düan, hortaz bizi den batek ikastaldiak antolatzen dütü. Ikastaldiek egün oso bat iraüten düe, goizanko 9tarik 18tara. Eta egün hortan bakotxak bere saskia egiten ahalko dü. Haatik, ikasle taldeak 5 jentetara mügatürik dira. Ordüan izena eman behar da lehen beno lehen 05.47.86.08 zenbakiala deitzez. Ikastaldia Sandra Lucuren atelerian date, Ürrüstoi-Larrabilen. Xehetarzün habororentako hor düzüe alkartearen webgünea Sandra Lucu:


Oihergiko Pedronia etxaltean, laborantxaz gain, Orhantza alkartea ebilten da. Honek bi sail joanaratzen dütü. Aste batetako egonaldiak antolatzen dütü etxaltean berean, eta, alde batetik, laborantxa lanetan parte hartzea galteginik da. Bestalde, ikaste desbardinak ere proposatzen dütü. Dagünekoa apirilaren 23an agitzekoa da, txorien entzüteko eta horien ezagützeko (ikasaldiaren prezioa: 5euro). Arramaiatzaren 18an agitüko denaren geia dateke, berriz, lantareen biltze eta bestelakatzea, izan tisana, krema edo beste egiteko.
Erabakia hartürik izan da aitetamen gogozkatze batetarik landako baimenarekin: Maule-Lextarreko Jeanne d'Arc eskolak eskolatze eldbidün bat eskentüko dü dagün setemeretik haste. Hortarako erakasle berri bat horra zaie: Ainharbeko Marlene Irigoien, Altzain ere errejentsa dena. Txipietarik hasirik, arren, emeki-emeki urteak jarraik-eta klasa ororetan proposamena eginik dateke. Haütü azkar bat ontsa ebilten den eskola batentako: 100 bat ikasle badütü 5 errejentekila.
Xiberoko laborantxa lizeoaren borteen zabaltzeak iraganen dira neskenegün hontan (2017/03/25), Berrogaine-Larüntzen, goizanko 9 etarik arrestiriko 6 ak arte. Egünaldi hortan, 50 bat erakasle, animazale edo ikaslek errezebitüko dütüe familiak ! Lizeoak fama hona badü Akitania osoan, bere sail berriekin eta 350 ikasle badütü. 3. aitzina hartzen dütü eta lau baxo profesional eskentzen. Halaber, Europako hiri zonbaitetan ikastaldiak proposatzen dütü, Erasmus programari esker. Hala dagün urtean, Belgika eta Irlanda gehitüko dira.