XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Vegetarian bazkari bat astekal eskoletan !

Hebentik aitzina, astean behin proposatü beharko da adelütiar edo vegetarian apaidü bat eskoletan. Azaroaren lehenetik goiti, behartürik dira eskoletako sükaltariak proposamen horren egiteko. Jadanik lehen lege batek biologikoan hein baten proposatzea behartürik ziren, hots geroago eta haboro apaidüak legearen arabera antolatü behar dütüe. Xiberoan ere beharko da hebentik aitzina jarraiki, eta Basabürüan Atarratzeko kolegioak dü janaria egiten basabürüko eskola oroentako (salbü Montori). Arnaud Bassahon da hanko sükaltaria, eta nola lan egiten düan eta nola ikusten dütüan lege berri horiek galtegin deiogü. Jakin laborantxa ministroa adelütiar apaidüekin bere desadostarzüna jakinarazi dü bena legea hor da azaroaren lehenetik aitzina bi urtetako esperientza batentako. Arnaud Bassahon :

60 ikasle eta 5 erakasle  aurtenko xiberoko Gaü Eskolako sartzearentako !

Aitzineko urteko ber heinean baratzen dira Gaü Eskolan, jakitez herriz herri egiten düan proposamenetan bi herri jüntatü direla baten egiteko. Gaü eskolak orai bere fama eginik dü, eta bere ikasteko giro huna hedatü beita, alkar ezagütze egiteko güne bat da ere. Lehen heinak dü mementoko arrakasta handiena, beterik den klase bakotxa beita. Berantiarek izena eman nahi badüe doi izanen da bena ez badira zerotik partitzen salbüespen bat egiten ahal düe. Niko Guiresse :

Ez da sekülan berantegi instrumentu baten ikasteko

Aste hontan izan da Xiberoko Müsika Eskolako ikasleentako sartzea eta hortaz baliatü gira aurtenko eskaintzaren ezagützeko. Pianoa, Gitarra, Trikititxa, Saxofoia, Bateria, Soinu tresna, Panderoa eta Klarineta ikasten ahal da eta audela lehen urtean 4 instrumentü desbardin esprabatzen ahal dira. Müsika eskola honen beste berexitarzüna da urte oroz ikusgarri bat muntarazten direla ikasleekin. Musiketa dantza izenekoa, aurten martxoaren 20 date. 3. proposamen berezia da Müsikoterapia, edozoin elbarri mental edo fisiko direnentako proposatürik dena, müsikaren bidez sendatzeko orenak proposatzen dütüe. 6 erakasle dira orotan 90 bat ikasleentako eta orano lekü zonbait baratzen dira instrumentü zonbaitentako interesatürik bazide. Xehetarzünak oro Soizig Pineau erakaslearekin :


Xehetarzün habororentako deit : 05 59 28 14 88 edo eskükoa : 06 07 43 20 72
Argia kolejioan aurten Kirola ere eüskaraz emanik date!

280 ikasle dütüan kolejio hontan ere sartzea izan da hilabete hatsarrean. Züzendaria bera baldin bada 3. urtearentako, kanbiamenak badira. Aurten lehentze aspalditik txerkatürik zen kirol erakasle euskaldün bat badüe. Eta horri esker elebidünean ari direnek 10oren eüskaraz ükenen dütüe astean. Horrek erran nahi beitü ikasteko denboraren 1/3 euskaraz dela. Beste kanbiamen zonbait badira, aitzinean igaran baldin bazide, hainbat obra ageri dira, haboxienak sekuritatearen hobetzeko eginik direnak. Horrezgain bizikletentako aterbü bat sortüko düe, eta autobüsetik kolejiola joaiteko igangia berri bat eginik izan da. Xehetarzünak oro Emmanuelle Jauretche züzendariarekin :


Kolejioaz beste aktüalitate heben edireinen dütützüe.
135 ikasle San Frantses kolejio-lizeoan

135 ikaslekin San Frantsesen sartzea ontsa iragan da ; beste berritarzünekin. 100 kolejioan badira, 35 dira lizeo heinean. Igan urtean elebidün sailaren zabaltzea bazen berritarzüna, aurten jarraikitzen düe ; eta hola 4,5 eta 6.ekoen artean 15 ikasle badira. Azken berritarzüna kirol sailen abiatzea date. Azken 15 urteetan zaldi egiteko parada baldin bazen, urte hontatik aitzina karate eta pelota ere lantzen ahalko da. Karate saila ofizialki abiatürik bada, pelotarena dagün urteko date. Andre Larralde züzendaria :