XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Dagün martxoaren 6an Alozeko eta Sohütako ikastolek beren bortak zabaltüko dütüe.

Eperra, hots Sohütako ikastolako haurren kümita:

Basabürüko ikastolako haurrena:

 

Alozeko ikastolako bortak zabaltü dütügü egitaraua eta erakasle berrien ezagützeko.

38 ikasle dira aurten, eta horietan 13 ikaslek kolejioko bidea hartüko düe dagün urtean.

Maila zonbaitetan 3 edo 4 ikasle baizik ez direnez, erakasleek denbora hartzen ahal düe haurrekin, eta mailak nahasten dira.

5 erakasleetan 2 berri sartü dira aurten : Mattin Heguiaphal frantses erakasle gisa eta Iruñako Sofia euskara erakasle bezala.

Sofia eta Mattin :

Erakasle, aitetama eta haur zonbait jüntatüko dira dagün martxoaren 6an, goizeko 10 orenetarik oren bakotxak arte xiberoko ikastolen ezagütarazteko.

Previous Next

Garindaine bena ürrünagotik ere jente hüllantü da erakasle lanpostü osoaren zerratzearen salatzeko.

26 ikasletarik 22tala igan behar lirate dagün urtean.

2 andereñotarik bakotx batetalat apaltzeak, gela bakotx bilaka lio Garindaineko eskola; horrek dütüan ondorio oroekilan.

Eskolako etxeko eta herritarrelibatengana (Dominique Casanave, Nadine Boscq eta Lucienne Lartigue) joan gira:

Previous Next

'Lehen' erraiten bazen ikasle denboran bizitzako urterik ejerrenak zirela, zentako ikasle zonbaitek beren bürüaz beste egiten ixeatü düe?

Bordalen ikasketetan den Ihintza Malharin:

Previous Next

Ostiral goiz hontan Maulegaineko eskola zerratürik zen, dagün sartzeko erakasle lanpostüaren zerratzearen kontre.

Anne Chimix eta Céline Althabe eskolako etxekoen ordezkariak:

Hezkunde Akademiak ikasle baten galtzea pentsatü bazüen, Louis Labadot aüzapezaren arabera ez date ikasle galtzerik:

Azkenik Xiberoko Polo edo Eüskal alkargoaren adarrak prefetari gütün bat idatzi deio 5 urteko moratorio/lüzamen bat galtatzez.

Demografiaren gainbehera üzkailtzeko zerbütxü pübilkoak behar beharrezkoak beitira, hortan eskola ta erakasleak; Jean Pelle Iriart poloko ordezkaria:

 

Previous Next

Orano ordü da bakantza horietan haur edo gazteek beren izena emaiteko.

Izan 3 eta 12 urte artekoak baita 11 ta 17 urte artekoentako, Xiberoan bada hainbat inganio antolatürik.

Xehetarzünak oro Mika Urruty ta Chrystelle Gomesse:

Nolaz hainbeste animazale bada Xiberoan, ta zer kalitate üken behar da:

Izenen emaiteko deit:

-Basabürütarrek : Chrystelle Gomesse : 06.24.19.02.22 ;edo  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

-Pettarresek, Mika Urruty : 06.77.85.80.06  edo ; Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.