Previous Next

Imertsione sistemaren alde, eskolak oküpatüko dütüe !

Inprimatu

Idauze-Mendi, Larraine, Ortzaize eta Aiherrako eskolak aldizka oküpatüko dütüe üdako bakantzetarat arte. 

Idauzetik hasirik, aldizka oküpatüko dütüe ordüan eskolak. Galtatzen düe dagün setemez imertsionea plantatürik izan dadin beren eskoletan.

Molac legearen kontre bozkatzearekin, igan maiatzean konstitüzione batzordeak erabaki züan eskoletan eüskarazko imertsionea Frantziar konstitüzionearen kontre bazoala.

Aste hontan gehitü dü, imertsionea eskola püblikoentako baizik ez zatekeala legez kanpo.

Idauzerat izan gira: horrat hüillantü ziren haütetsi, aitetama, aitetama ohi... rekin mintzatü gira: