Bixta eder lizeoan alkartarzüna ere bai programan da

Bixta eder lizeoan alkartarzüna ere bai programan da

Inprimatu

Nazioarteko alkartarzünaren astea date dagün astean. Parada hortan Berrogaineko Bixta Eder edo LARPS lizeoak egünaldiak antolatzen dütü azaroaren 20etik 24ala. Egünaldien aipageiak ipar/hego harremanak eta bizigia txarren üngürüan dirate, helbürüa delarik ikasleen ohartaraztea. Hortarako, Filipinetako praubeen edo gabezia gorrian direnen kartiel bat plantan emanik date lizeoan berean. Lizeoko eta San Frantses kolegioko haurrak oro taldeka iraganen dira delako kartiel hortarik. Horrez gain, ostegünean forum edo informazione trükatze bat antolatürik date alkarte hanitxen parte hartzearekin. Christophe Gaget LARPS-eko zuzendaria :