XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

ÜChampo lizeoko ikasleak.haitza bazterrean ebilten denak arrain beno zikinkeria haboro ikusten dü. Oskiak, plastikak, errotak eta beste zernahi gaüza metatzen da urtez urte hur bazterretan. Champo lizeoko 20 ikasle Bildozen izan ziren iragan astean, denak oro mekanikako ikasleak, Ühaitzetik zikinkeria horien elkitzeko. Ikasleen ardüradünek sentsibilizatü nahi zütüen, beren ofiziotik kozadüra ez beita hürrün ez bada kasü egiten (olioak...). Iragan urtean egin züelarik, 2 metra kübiko elki zütüen hurretik. Bildü ondoan, zikinak Atharratzeko berex günealat eraman zütüen, herri alkargoako langile den Mixel Iratzabalekin ikusteko nola antolatzen den berexketa.
Entzün Xavier Cuisset, Champo lizeoko irakaslea :


Düala urte bat agertü zen agalaxia Pagolan, eta aüzo herrietako etxalte zonbaitetan ere. Urte hatsarre hontan, beste ardi zonbaitek ere eritarzüna atzaman düe. Bada hilabete Jean-Claude Bartabürüren etxaltealat ere agalaxia sartü zela, eta eritarzünarekin nola bizi diren erran deigü.
Herriko beste etxalte zonbaitetan ez bezala, ardien arteko kozadüra emeki-emeki jin da, eta horrek lan haboro emaiten deie Jean-Claude eta Anne-Marie bere emazteari. Denbora hanitx iragan behar düe goizez eta arratsez jeistean, eri diren ardien eta besteen eznearen berexten. Horrekin aski ez balitz, agalaxia ardien kürütxatzearekin kozatzen beita, hein hortako neürriak hartü behar dütüe. Erran gabe doa bestalde, ezne bilketa hatsarrean heltü beizaie, sos galtzea izanen dela, bena orano ez dakie erraiten zer heinekoa datekean.
Entzün Jean-Claude Bartabürü :


Entzün ere Arño Etxebarne, GDSeko ardüradüna, Bernadette Argainek egin alkarrizketan :

Europe Ecologie zerrenda ekologistarekin ürrentzen dügü eskualdeko haütageien aurkezpena. Alice Leizagezahar zerrendako haütageiak erran deigünaz, beren lehentarzünetan da leküko ekonomia "ttipiaren" aküilatzea , eta ber filosofiarekin, laborantxaren leküko ekoizpenak leküan berean saltzea. Hortaz gain, Europe Ecologiek xedea agertü denetik bezala, abiadüra handiko trenbide berri baten xedea ez dü hüilanik ere honartzen.
Lürralde erreformaz berriz, entzün Alice Leizagezaharrek erran deigüna :


Azkenik, web güne hontan irakurri dükezüen bezala, aipatzen da Biarnoan hartza laster ezarri gei düala üngürameneko frantses ministeritzak. Larraineko bilküra aipatü deiziegü, oraikoan ekologisten ikuspegia dügü proposatzen. Entzün Alice Leizagezahar :

Berrogaineko laborantxa lizeoaren biltzar nagusian, iragan astean, oro har bilan positiboa egin da. Ikasleak geroago eta haboro dira, nahiz eta laborantxa sailean direnak geroago eta gütiago diren. Bilan positiboa aipatzen düelarik, aitzineko urteetako lan zonbaiten ondoramena dela ere honartzen düe ; aipatzen ahal dira barnetegiaren zaharberritzea, eta etxaltearen küdeaketa gazte bati emaitea. Etxalte horrek, orai artino, defizita ekarten zeion lizeoari.
Halere, arrenküra bat ere horra zaie, lizeo profesionalen erreforma laster plantan ezarriko beita. Berrogainen, horren ondorioz, BEPA klase zonbait desagertüko dira.
Entzün Julien Berzaitz :


Ikus ere laborantxa lizeoaren web günea heben klikatzez.