XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ahüzkiko artzainen besta ospatü da igande hontan. Goizan  besta mezarekin hasi da, ondotik aperitifa eta bazkaria Ahüzkiko ostatüan.  Bazter orotan jei paketa beitzen üsatü arrakasta eta jente gütigo bildü düe. Leheneko jokülari famatüak ez badira haboro agertzen jokülari berri eta gazte ikusi ahal izan da. Urte oroz bezala leheneko joküak uhuratürik izan dira : ütürriala artino lasterketa, haur eta nesken  lasterka, barraka, zanka gibel, zankarte, jauzika eta hirunazko jauzika.

Gaznen feida igaran da atzo Atarratzen. Gaznak 3 kategorietan sailkatürik izan dira : biarnesak, xiberotarrak eta ahüntz gaznak. Orotarat, hamabost gazna egileek lehiaketan parte hartü düe, hona sailkapenean agertü direnak :
Xiberoko gaznetan

1. saria : Michel Andere Gat Barkoxekoa
2. saria : Francis Poineau Mitikilekoa
3. saria : Arnaud Etchebarne Agia Atarratzekoa.
Biarnes gaznetan :
1. saria Julien Lassalle Lourdiosekoa
2. saria Françoise Lagrave Hetakoa
3. saria Lechardoy Ogenne-Camptortekoa.
Ahüntz gaznetan :

1. saria Pacheu Hetakoa
2. saria Anne Lavis Arrokiagakoa
3. saria Ludovic Besset Landakoa.
Goizan, kartieleko jenteak hüllantü dira gazna feidalat, arrestitan aldiz, turistak ziren animazioak antolatürik zirelakoz : gazna egitea, ardi bixkarratzea eta beste.

Entzün ahüntz gaznen epaile bat :


Entzün Xiberoko gaznen epaile bat :

Philippe IriartHamar urte hauetan ofizio hortan ari da Philippe Iriart Atarratzen. Oihanetan zühainak mozten dütü, bena tresneria gisa zaldia baizik ez dü. Sü egiteko egürra dü gisa hortan haboroenik oihanetik elkitzen. Gisa hortan, üngüramena zaintzen dü eta horrek deio azken denboretan arrakasta ekarten.
Entzün Philippe Iriart :



{youtube}ctaEGkPAqhA{/youtube}

Egargeia bordaLarrainen salgei ezarririk izan zen bordaltearen afera aitzina doa. Bordaltearen jabeak ihardokitze baten egitea galtatü dü. Heben ezarten dütügü beraz bere erranak, aitzinetik Larraineko aüzapezarenak eta Jean-Do Iriartenak ezarri dütügün bezala.
Xiberoko Botzako lan taldean aipatü ondoan, ohartü beigiria afera mingarria zela eta pertsonen arteko bilaxka bilakatzen hasi dela, artikülü hontan ez dateke oharren xüxenka püblikatzeko paradarik. Ber zoinean, aitzineko artikülüan (Larraine bere lürren jabe ?) ere oharren ezarteko parada mügatü dügü. Ez günüke nahi jenteen arteko bilaxka bat sor dadin heben, ez beita gure ofizioa. Audela, web güne honen ardüradüna bakantzaz izanen da ondoko asteetan eta ez dügü oharren küdeatzeko paradarik ükenen. Agian konprenitüko düzüe.
Entzün Marie-Hélène Gizagaitz :

Egargeia 2006anBordalte bat elektrizitaterik edo urik gabe 55 000 eurotan salgei (5 000 euroko agentzia fresak barne) ezarririk izan da Larrainen. Prezio hori lazgarri gora dela üdüri zaie larraintar zonbaiter. Audela, bordalte hortan (Egargeia) 28 urtez laborariak ari izan ziren lanean aitzinetik, Iriart aita lehenik eta semea ondotik, eta prezio hortan erosiko lüküanak ez lezake laborantxarentako balia. Horiek güziak entzünik, Larraineko aüzapezak kontseilüa bildü eta gehiengoak SAFERrari lür horiek eros ditzan galtatzearen alde bozkatü züan. SAFER egitüraren barne batzorde batek dozierra aitzina eramaitea honartü dü berriki, eta orai azken deliberoa laborantxa ministeritzaren eta diharü edo finantzen ministeritzaren esküetan da (arrapostüa üztailan).
Azkenean SAFERak erosten balü, lür horietan aitzinetik laborantxan ari zenak arra har lezake bordaltea.
Entzün Sébastien Üthürriage, Larraineko aüzapeza :


Entzün Jean-Do Iriart, laborariaren anaia :