XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Egargeia bordaLarrainen salgei ezarririk izan zen bordaltearen afera aitzina doa. Bordaltearen jabeak ihardokitze baten egitea galtatü dü. Heben ezarten dütügü beraz bere erranak, aitzinetik Larraineko aüzapezarenak eta Jean-Do Iriartenak ezarri dütügün bezala.
Xiberoko Botzako lan taldean aipatü ondoan, ohartü beigiria afera mingarria zela eta pertsonen arteko bilaxka bilakatzen hasi dela, artikülü hontan ez dateke oharren xüxenka püblikatzeko paradarik. Ber zoinean, aitzineko artikülüan (Larraine bere lürren jabe ?) ere oharren ezarteko parada mügatü dügü. Ez günüke nahi jenteen arteko bilaxka bat sor dadin heben, ez beita gure ofizioa. Audela, web güne honen ardüradüna bakantzaz izanen da ondoko asteetan eta ez dügü oharren küdeatzeko paradarik ükenen. Agian konprenitüko düzüe.
Entzün Marie-Hélène Gizagaitz :

Philippe IriartHamar urte hauetan ofizio hortan ari da Philippe Iriart Atarratzen. Oihanetan zühainak mozten dütü, bena tresneria gisa zaldia baizik ez dü. Sü egiteko egürra dü gisa hortan haboroenik oihanetik elkitzen. Gisa hortan, üngüramena zaintzen dü eta horrek deio azken denboretan arrakasta ekarten.
Entzün Philippe Iriart :



{youtube}ctaEGkPAqhA{/youtube}

Sarrikotapeko hondarkintegi xedea aitzina doa, inkesta püblikoa hasi berri beita. Asteartean hasirik (arramaiatzaren 22) herritarren informatzeko eta beren ikusmoldearen berri ükeiteko, hiru inkesta egilek permanentziak eginen dütüe Sarrikotako herriko etxean eta Maulen herri alkargoaren egoitzan. Bil ta Garbi sindikatak abiatü prozedürak dütüan lau ataletarik biga dira herritarrer aipatüko zaitzenak : xedea oroen interesekoa ote denez eta hondarkinen tratatzeko haütatürik izan den sistema egokia denez.
Sarrikotako zentroan (eginik datekealarik) urtean 20 000 tona hondarkin tratatü behar lirateke, eta 10 bat langile enplegatü lan horren egiteko.
Entzün Alain Iriart, Bil ta Garbiko lehendakaria :


Permanentzien tenoreak ikusteko, klika heben pean "haboro irakurri".

Egargeia 2006anBordalte bat elektrizitaterik edo urik gabe 55 000 eurotan salgei (5 000 euroko agentzia fresak barne) ezarririk izan da Larrainen. Prezio hori lazgarri gora dela üdüri zaie larraintar zonbaiter. Audela, bordalte hortan (Egargeia) 28 urtez laborariak ari izan ziren lanean aitzinetik, Iriart aita lehenik eta semea ondotik, eta prezio hortan erosiko lüküanak ez lezake laborantxarentako balia. Horiek güziak entzünik, Larraineko aüzapezak kontseilüa bildü eta gehiengoak SAFERrari lür horiek eros ditzan galtatzearen alde bozkatü züan. SAFER egitüraren barne batzorde batek dozierra aitzina eramaitea honartü dü berriki, eta orai azken deliberoa laborantxa ministeritzaren eta diharü edo finantzen ministeritzaren esküetan da (arrapostüa üztailan).
Azkenean SAFERak erosten balü, lür horietan aitzinetik laborantxan ari zenak arra har lezake bordaltea.
Entzün Sébastien Üthürriage, Larraineko aüzapeza :


Entzün Jean-Do Iriart, laborariaren anaia :

Jean Bernard SerbielleBil ta Garbi sindikatak Sarrikotapean hondarkintegi baten egiteko xedea plazaratü züalarik, herrian Terre Verte alkartea sortü zen. Geroztik, hondarkinen tratatzeko manera ezberdinetaz ikerketa ezberdinak egin dütüe, Frantzian gainti ebiltez. Hortaz gain, berexketa eta sentsibilizazioaz lan bat beno haboro egin düe ; horietarik azkena, düala urte bat hasi zen esperientzia (ikus heben egin günüan artikülüa). Ordüan hogei familia aipatzen güntüan, gerozik berrogei dira esperientzian parte hartü düenak : urte oso batez hondarkinak berexi dütüe eta denak oro pezatü. Jakin behar da berexi dütüela, Terre Vertek hala galteginik, departamentü hontan berziklatzen ez diren hondarkinak ere. Aste hontan emaitzak aurkeztü dütüe eta gure hondarkinen %15 tratatzen ahal ez dela dio alkarteak.
Entzün Jean Bernard Serbielle :