- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 4124
5 miliu hektara lür Frantzian libratüko
MSA laborantsako segürtantxa soziala kudeatzen düan mütüelak, plazaratü düan inkesta baten araberan, kasik 5 miliu hektara lür libratüko dira Frantzian ondoko bost urteetan. Etxalteen joanarazleen zahartzearen ondorio züzena da. Departamentü hontan gazteen plantatzea, Frantziako handienetarik bat baratzen da bena tendentzia horren azkartzeko, MSAk deio : "laborantsako lürren bokazioa bermatü behar dela eta laborantsaren erakargarritarzüna hobetü behar dela, laborarien erretreta eta segürtantxa soziala, sistema orokorrako baldintzak parezkatüz".
Entzün Chantal Bontier departamentüko MSAko züzendaria :


Laborarien plantatzen lagüntzeko, Akitaniako eskualdeak builtarazirik, dispositibo berri bat proposatzen dü SAFERak. HCF, etxalterik gabe edo etxalte ttipietako laborarien süstatzeko sortürik izan da. Lehenagoko dispositibo berdintsüa da, bena oraikoan, lürraren arraerosteko epea 10 urtetara lüzatürik da. SAFERak lürrak erosten dütü, 150 000 euroko mügan, eta alokaidatzen dütü xede eramaileari. Hamar urteen bürüan edo lehenago ahal bada, xede eramaileak lürrak erosi behar dütü, hatsarrean finkatürik zen prezioan, ken alokaidüa jadanik emanik izan den saria. Dispositibo berriarekin, 2 plantatze eta handitze bat lagüntürik izan dira jadanik. Laborari plantatzeak Montorin eta Barkoxen dira eta handitzea Biarnoan. Montorin, Espelette etxaltean plantatü direnak, David Isaac eta Maialen Camblong dira.
Departamentüko prefetak erabaki behar züan nola partekatüko ziren primak, azkenean, hazle handien alde emaitea deliberoa hartü dü. FDSEA eta ELB laborari sindikatak adostü ziren kriterioen araberan egin zen primen partekatzea, azken urte horietan. "Primen züzenen" mügatzea zen kriterioetarik bata eta bereziki, FDSEAko ordezkariek galdeginik, müga hori da hautserik izan. ELB sindikatak prefetaren haütüa salatzen dü, eta azpimarratzen dü ororen bürü, FDSEAko laborariak düela haütatürik izan beste laborarien baztertzeko eta desagerazteko gisan.
Kabaleak so egitea, beren janaria ikusitakoaren araberan egokitzeko, Obsalim metodoa kabaleen osagarria zaintzeko, begi bistako aterabide bat bezala agertzen da. Bada builta bat jadanik, Biharko Lürraren Alkartea edo CAOSO bezalako egitürak, marexalen lagüntzarekin,
Xarrikota-Peko herriko zinegotsiak,