XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Nontik horra giren norat joan jakiteko ! Lurrari hüilantzez, nor beraren hedapenaren süstatzeko formakuntza berri bat eskentzen dü Oiergiko Orhantza alkarteak. Aste batez, etxaltearen egün oroztako bizia deskubritzen da lanaren bidez. Lürrarekin galdürik izaten ahal diren harremanen berpiztea, bere bürüaz eta mündüaz beste ikuspegi baten zabaltzea eta biziaren norabide berrien gogozkatzea dira formakuntza honen helbürüak. Ikastaldia Oiergin den Anita Duhau Pedroniaren etxaltean eskentzen da. Xehetarzünak « orhantza.fr » internet günean atzamaiten ahal dira.

Entzün Anita Duhau formakuntza eramailea :

Xiberoko erreketan huraren kalitatea hobetü bada azken urteetan, orano hobetzen ahal da ! Hona zer erranik izan den Xiberoko Arrantzükarien biltzar nausian. Pozu kimikoen herexak ttipitzen dira bena bakterienzionea orano handi baratzen da. Arrainzionea üdüriala handitü da bena erranik izan den bezala, partaide güzien artean lan egin behar da egoera hunen hobetzeko eta azkartzeko. Bestalde, langile bat hartürik izan da, Baretous eta Olorueko Arrantzükarien Batarzünekin. Langileak, erreken egoeraz ikerlan bat eraman beharko dü, errekak zaintüko dütü eta eskoletan iragan beharko da arrantzükaren erakasteko. Aurten, arrantzüka martxoaren 12an zabaltüko da. Ber denboran ere, Basabürüko arrantzaleek beren biltzar nausia egin düe eta sos eskaza salatü düe, bereziki arrainen ezarteko erreketan. Lehen, SHEM enpresak xüxenka sosa emaiten zeion lan horren egiteko bena orai Frantziako Federazioneari emaiten deio eta ez da leküko alkartearen kütxan sartzen. Clément Bozon alkarteko lehendakariak erran deikünaz ürratsak abiarazi dütüela egoeraren xüxentzeko.

Entzün Clément Bosom Basabürüko Arrantzaleen Alkarteko lehendakaria :


Entzün Pierre Etchecopar Xiberoko Arrantzükarien Alkarteko lehendakaria :

Herots gütigoekin, hartz berri baten sartzearen alte, 16000 petizione ekarri dütü Cap Ours Kolektiboak iragan ostiralean Paueko Prefektürala. Hartz berriaren sartzeaz gain, hartzaren geroa bermatüko düan berriz sartze programa bat galdeginik izan da petizionean. Cap Ours kolektiboak azpimarratü dü ere, legalki Frantzia behartürik dela pireneetan hartzaren salbatzea. Alte ala kontre legeak jadanik trinkatü düan eztabadatik hürrüntü behar dela gehitzen dü kolektibo honek, algarrekin geroa iraünkor baten asmatzeko.

Entzün Jérome Ouilhon FIEP egitürako kidea :

Iragan bedatsean,Xiberoa Herri Alkargoak galteginik, MAAP (Mission Agro Alimentaire Pyrénees) egitürak, lan bat eraman dü Xiberoko ezne ekoizleetaz, beren errealitatearen ezagützeko eta sail horen indartzeko. Barantailaren 14 eta 15ean, Urdiñarbeko Denen-Etxean, MAAP egitürak bere lanaren emaitzak zabaltü dütü. Hor ziren, Ossau-Iraty sor marka, Zalgizeko gazitegia , AFOG, Idoki eta Departamentüko Interprofezionearen ordezkariak, besteak beste. Inkestak erakasten dü, Xiberoan, eznea gehien bat gaznatzen dela, eta sail hori orano indartzen ahal dela. Plantatzen diren gazteak dira haboroenik gaznatze hortaz interesatürik. Haatik, formakuntza beharra sendi düe, salmenta sailan berezikiago.

Entzün Laurent Bazerque MAAPeko inkesta eramailea :

Hartz baten ekarteaz Biarnoko bortüetan, iragan abentü ondarrean hasirik den kontsülta, ostirale hontan ürrentüko da. Ossau-Irati sor markak barne kontsülta bat egin dü 418 gütün igortez. Aste hatsarrean, beren ikus moldea eman züen 121 artzain-laborarietarik 119 kontre agertü ziren jadanik eta 2 alte. Kontsülta honen emaitza ekarriko düe Sindikatako ardüradünek ostiralean Paueko Prefektürala, beste egitüretako ardüradünekin batean. Laborantxa ala artzaingoari lotürik diren Pirene güzietako hanitx egitürak, Frantses gobernüaren xedearen kontre altxatzen dira eta bereziki erabilirik den egiteko manera salatzen düe. Artean, kontre direnak antolatzen hasi dira. IPHB edo Biarno-Gaineko Institütuak eginen den algarrekilanko lana prestatzen ari da, hartzaren presentzia azkartzekoaren kontre eta metodoaren kontre.

Entzün Julien Lassalle Ossau-Irati sor markako lehendakaria :


Entzün Didier Hervé IPHB-ko züzendaria :