XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

"Ovinpiades" Berrogaine-Lahüntzeko lizeoan

"Ovinpiades" artzain gazteen arteko lehiaka, Departamentüko finala eta seigerren edizionea iragan da ürrietan, Berrogaine-Lahüntzeko Laborantxa Lizeoan. Donapaleü, Olorue eta Berrogaineko lizeoetako 30 gazteek parte hartü düe, lehen zortziak Akitaniako finalalat joanen dira urtarilaren 26ean Dordoñan. Departamentüko artzain gazteen lehiakan saristatürik izan direnak : 1. Romain Nassiet Errekart Kolegiokoa  ;  2. Nina Daumis Larpskoa artzain bezala Santa-Grazin plantatzeko xedea düana ; 3. Michel Sanguilhem LPA Olorueko ; 4. Denis Luchila LARPS Gamearra ; 5. Isabelle Eyheralt Santa-Gaztarra Larpskoa ; 6. Yannick Franchistegi  Errekart Kolegiokoa ; 7. Antton Sainte-Marie Errecart kolegiokoa ; 8. Benoit Albizetti LPA Oloruekoa.

Entzün Daniel Lartigue Hazparneko laboraria eta Ovinpiadeko epai mahainekoa :


Entzün Nina Daumis Girondakoa Santa-Grazin plantatzeko xedea düana :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan