- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 4117
Hartzaren sartzeaz abürüpen emaitea
"Frantziako Bazterren Zaintzeko Batzordeak" bere ikus moldea maiatzaren 20an plazaratüko dü, Biarnoan hartz eme baten ezarteaz. Abürümen aholküzkoa baizik ez da izanen eta Nathalie Kosciusko-Morizet Üngürüamen Ministroak, baimena emaiten düanez aski fite ihardetsi behar lüke. Arramaiatz hatsarre artino, memento hona da horren egiteko hümatzearen sasua beita. Hartz ezartearen alde den FIEP egitüraren araberan, leküko hartz arrazaren salbatzeko azken xantza da eta eme bakar baten ekarpena gütienezko salbatzea da.
Entzün FIEP egitürako Jérome Ouilhon :


Agalaxia ardi eritarzünaren hedapena anple egon bada azken hilabeteetan, erne egoitea aholkatzen dü GDS egitürak. Bortükaren hüilantzeaz baliatü gira püntü baten egiteko, GDSeko Arño Etxebarnerekin. Urte batez departamentüan 7 kasü berri baizik ez dira agertü, jadanik kozatürik ziren eremüetan. Üdüriala, hartürik izan diren neurriek ondorio honak ekarri dütüe eta ber bidean jarraiki behar dela deio GDSak, hots kasü handiaz ibili behar dela. Bortüka hasi aitzin bilkürak eskualdeka bürützen ari dira eta maiatzaren 10eko bortüala goiti joaiteko araudiak finkatüko dira.
Ohizko energietarik elkitzea epe llabür batean posible da, bena hortarako kuraje politiko bat behar da. Hona zeren erraitera jin den Mathieu Dorey Attac-eko partaide eta injeniür dena. Sobera destüaje, tram eta treiñ gütiegi jente eta ekoizpenen karreatzeko, etxe eta eraikuntzak ez aski ontsa izolatürik, petrola eta energia nüklearraren lobbiak, hona zerek egiten düan bere ustez, erregeien aitzinean dügün menpekotarzüna. Xiberoaren kasüan, bere hur eta oihanekin, autonomo izan ahal leite energia beharren aldetik, baldin eta energia horen berresküratzeko ausardia balü. Kasü honen azpimarratzeko Mathieu Dorey-ek aipatü dü Pariseko kasüa non eta, hur kudeazale pribatütik berriz püblikoala arrajin den eta Bartzelona herriarena ere aipatü dü, zoinek, legea gaintitüz, eki-indarra garatü düan herrian. Egitate hau legez kanpo izana gatikere, ez da haütetsürik zigortürik izan… Ausardi politika den heinean, gaüzak posible dira Mathieu Dorey-en arabera. Pays-de-Loire eskualdean "Virage-Energie-Climat" alkarteak eraman dütüan ikerlanak eta elkibide güziak ikusgei dira
Nahiz eta kabaler behar diren hazküriak eman, ez dütüe beti esperantxa güziak asetzen. Eman behar zaitzen razionien araberan, ez da beti behar lükeean ekoizten eta üsüan desoreka bat agertzen da, aholkatürik den janaria eta emaitzen artean. Agitzen da ere kabaleak ontsa hazik izatea eta halere eritarzünen agertzea. Hots, bada arte bat eman behar zaionaren eta esperantxa den emaitzaren artean. Errealitate honi bürü egiteko, Obsalim metodoak , beste gisa ikusi nahi dütü gaüzak, Pascal Oliarj marexala metodo honen aipatzera jinik zen apirilaren 19an Mitikilera , BLE elkarteak antolatü egünaldiaren karietan. Obsalim metodoak kalkül razionalak eta haien araberan razione baten emaitea beno haboro, kabaleari so egitera behartzen dü laborari edo artzaina. Ikuskaritza horen emaitzak ondotik aztertürik dira metodo baten arabera agertzen da, non zer ments edo soberakin badüan kabaleak. Metoda hontaz haboro jakin nahi düanak, BLE alkarteari hersatzen ahal da edo