XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ezne grebaren denboranBehi eznearen gorabeherak ez dira hüilanik ere ürrentürik. APLI alkarteak (Ezne ekoizle independenteen alkartea) berriz ere bere botza entzünarazi dü. Ezne ekoizleer eznearen erakunde berri baten (office du lait) sortzea proposatü deie, eta gehiengoa alte agertü da. Departamentü osoan %70k baiezko arrapostüa eman badü, orano haboro dira ipar Eüskal Herrian (%90). Hilabete hontan ere eznearen prezioa apala da, 280 eurotan beita tona. Canadako ekoizle zonbaitekin bildü da berriki APLI, eta hanko ibilmoldea eredü gisa aipatzen düe. Han, ezne tona 453 euroetan pagatürik zaie, eta kontsümitzailearengan ondoramen txarrik gabe, hebenko prezioa beno %13az apalagoan kausitzen beitü ezne pinta.
Entzün Carmen Errandonea, APLIko diharüzaina :

Alain Orduna Xiberoko Botzan Lolen mikroan mintzoLaborantxa mündüko següritate sozialaren ordezkari berriak haütatürik izan dira. Departamentü hontan bozkazaleen kopürüa apaltü da düala bost urtekoak ikusirik, eta orotara aurten, bozkatzera deitürik zirenen % 45ak bozkatü dü. Haüteskunde hauetan sail ezberdinak baziren : laborariak, langileak eta enplegazaleak.
Laborarien sailean, 190 kaidera bazen hartzeko, eta berritarzün handirik gabe aitzineko ordezkari hanitxen kargüa arraberritürik izan da. Halakotsü izan da ere enplegazaleen sailean hartzekoak ziren 76 kaiderentako. Gü bereziki langileen sailari interesatü gira, CGT sindikateko xiberotar zonbait beitziren haütageien artean. Sindikatek zütüen zerrendak edo listak aurkezten, eta horra emaitzak departamentü mailan : CFDTk gehiengoa kausitü dü 76 kaiderekin, CFE-CGCrentako 60, CGT 18 eta UNSA 2 kaidera.
Entzün CGTko Alain Orduna, emaitzetaz :


Iragan urtean MSAko bi egitürek, Landesetakoak eta Pirineo-Atlantikoetakoak bat egin züen. Hortaz ere bere iritzia eman deigü :

Ez da üsü holako saldorik ikusten Xiberoan. Erran behar da estatü frantses osoan ere ez dela laborari hanitx angora ahüntzekin ari denik. Barkoxen bai, Agasenean Maltan. Jojo eta Marie düala hogei bat urte plantatü ziren Jojoren aitetamen etxaltean, eta kabalerik ez beitzüen, angora ahüntza haütatü züen. Lan egiteko manerak ezberdinak dira ardi eta behietarik, alde hon eta txarrekin.
Entzün Jojo :


Alkarrizketa behatü badüzüe, entzün dükezüe beren sos ütürria ahüntzen ilea dela. Bena artegitik arropetara, bada lan... eta hortaz axolatzen da Marie.
Entzün Marie gure mikroan :

Xehetarzün haboroentako, joan beren web günea ikustera, heben klikatzez.

Lextarreko kobaina zonbaitEz dira arrenküra berriak, bena ez da elkibiderik ageri. Departamentü hontako erlezainak bildü ziren iragan astean, eta lehenagotik zütüen salaketak berretsi dütüe. Batak ontsa erakusten dü ez direla laborantxa ministeritzarenganik behatürik. "Cruiser" deitü insektizidak sarraski handiak eragiten dütü kobainetan. Zenbakiekin ilüstratzeko, departamentüko 15 000 kobainetarik 4 500 desagertü dira, erleak hil beitira, hots % 30 da desagertü. "Gaucho" eta "Regent" insektizidak debekatürik izan baziren, "Cruiser" delako hori berriz erabiltea honartzen dü laborantxa ministeritzak, jakitez erleen ehaile izaten ahal dela. Horrekin aski ez balitz, Asiatik jin lozerrek ere hebenko erleak ehaiten dütüe, eta geroago eta haboro badira.
Entzün Jean Bedekarratz erlezaina :

Arnaud RodriguezAzkorria kooperatiba eta beren gazna ezagützen hasi gira Xiberoan. Ez da beharbada hain ezagün gazna horren egilea, edo "maître fromager" delakoa... ata, bere jakintza eta tekniken arabera dü gustüa Azkorriako gaznak. Arnaud Rodriguez eta bere ofizioa hobeki ezagütü nahian, goiz batez bijitaz joan gira Muskildirat.
Arnaud Rodriguez bere neskatila lagünarekin ari da lanean gaznatzeko gela beroan, eta düala güti heltü den Daniel Erbin ere bai. Lehen gaznen ekoiztetik egün artinoko lanak aipatü dütügü gazna egilearekin.
Entzün erreportajea :


Eta xehetarzün haboro Azkorriaren web günean.
Daniel Erbin eta Virginie
Argazki haboro ikusteko, klika heben pean "haboro irakurri"