XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Argazkia : Euskal Herriko Laborantxa Ganbara« Herriko » marka, laster ikusiko da Euskal Herriko saltegi gehienetan. Marka horren pean, Euskal Herrian sortür, OGM-erik gabe hazi, gizentarazi eta ehorik izan diren behien haragia saldüko da. Desmartxa berri hura, ELB eta FDSEA sindikatak, Axuria kooperatifa, Angeluko Arcadie eta SBV hiltegiak eta Zuraideko Massonde haragi saltzailearen artean, Uztartu eta EHLGanbararen lagüntzarekin, eraman den gogoetaren emaitza da. Bere helbürü nausia da, hemenko behien haragia, ahalik eta gehien hemen saltzea eta geroari begira prezio iraunkor baten segürtatzea hazleari. Marka baliatzen ahalko dü, « Herriko Haragia » alkarteko kide izanen den edozoin behi hazleak.

Entzün Peio Quihillalt Herriko Haragia alkarteko lehendakaria :

 

Denbora ederra lagün, jente andana ejerra agertü da atzo, agorrilaren 22an, Atarratzeko plazan antolatürik zen gazna feidala. Berrogeita hamar bat mahain herrokatzen baziren, nor bere salgaiekin, 22 ziren gazna baizik eskeintzen ez zütenak. Gazna hona egiten dakinak beti saltzen dü, baina erosleek ez dütüe zatika baizik erosten orai, bekan osoak. Gainera departamentüan gero eta haboro dira eznea gaznatzen düenak. Ondorioz laborariak behartürik dira beren merkatüaren geroago eta hürrünago edireitera. Merkatüen zabaltzeaz gain, laborari hainitxek üdara iragaiten düe beren etxaltearen bijitarazten turisteri, bai eta kostaldealat bidajatzen, beti beren gaznaren ezagütarazteko xedez....
Entzün Johañe Etxebarne Atarratzeko laboraria : 


Gazna lehiakan sarixtatüak izan dira, Xiberoko ardi gazna sailan, Atarratzeko Françoise Pitrau, Biarnoko ardi gazna sailan, Lourdios-eko Julien Lassalle eta ahüntz gazna sailan, Baretous Landa-ko Besset.
Entzün Erramun Minondo epai mahainako kidea : 
 

Hebenko esperientziaren jabetü nahiz, korsikar zonbait Urdiñarbeko ardi zentroala eta Xiberoko Botingoala jin dira arramaiatz ondarrean. Trükatze hau LEADER europear programaren barnen sartzen da, helbürüa da korsikako ardi arrazaren hobetzea, jakitez hanko ardiek eta hebenko bürü beltxek ber ezagütgarria düela, biak bortüala joaiten direlakoz. Korsikan artzainen plantatzea heben beno apalago da, lür eta etxe bizitzen prezioek nekezia sorarazten düelakoz. Bestalde, turisma sailak gaztea bereganatzen dü, lan gütiago edo epe llabürez lan egitez sosa aisago irabazten beita. Haatik, artzaingoan eta korsikar ardi arrazarekin lanean ari direnentako helbürüa da, selekzioaren bidez, sormarkaren bidez eta beste tresna egokien bidez, artzaintzaren aisatzia eta agian gazteer gustüaren berriz piztea lan eder honi lotzeko…

Entzün korsikar zonbait hanko ardi arrazaz ardüratzen direnak :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Artzain sasua ez da aurten nahi bezala abiatü, berantarekin bortüala artzainak joan ahal izan dira. Jadanik, ondorio ekonomiko handiak ikusten dira hebenko etxalteetan. Eüskal Herriko bortüetan ez da arrenküra nausirik izan, artzainak oro bortüala joan ahal izan dira. Haatik, Biarnoko bortüetan elhürraren gatik, itses franko ikusi ahal izan dira bideetan eta olhetanOssau ibarran eta San Martiko Harrian dira arrenküra nausiak, 3 etxola elhürrak eraman dütü, bideak mozturik, hur ütürriak desagertürik eta üda hatsarre hontan orano elhürra aski aphal. Hots, 3 asteen berantarekin artzainak joan dira bortüala eta galtze ekonomiko handiak agertzen dira. 

Entzün Didier Hervé "Institut Patrimonial du Haut-Béarn"ko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Ekologikoa, ekonomikoa, jüridikoa eta osagarri mailakoa, arrazu franko balizate laborantsa biologikoaren garatzeko" hona Biharko Lürraren Elkarteak antolatzen züan "Huraren mintzaldian" agertü dena. Bestalde, "aktibitate ekonomikoak edo jentarteak huran eragiten düen kozadüraren desagerazteko, diru zama harrigarriak gastatzeko ordez, hanitxez züzenago litaike laborantsa biologikoaren builtaraztea" azpimarratürik izan da ere. Prebentzioak, sendagarri politikak beno 87 aldiz gütiago kostatzen dü eta frogatürik da laborantsa biologikoak huraren kalitatea hobetzen düala. Urte oroz, isun handiak pakatzen dira Europari arrauak ez beitira errespetatürik. Azkenik, osagarri mailan frogatürik da huraren kalitate txarrak dütüan ondorio latzak. Ez da düdarik, laborantsa biologikoaren zabaltzeko nahikünte politiko azkarra beharrezkoa dela eta sail hortan ari diren partaide güziak prest dira beren jakitatearen ezartera jentartearen zerbütxüko.

Entzün Maite Goyhenetxe BLE alkarteko teknikalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)