Xiberoan Ürrüxtoi-Larrabilen Allande Davant düala 7 urte lüzerna ereiten hasi zen, eta düala bi urte orai sabaian idortzeko sistema plantan ezarri züan. Erran deikünaz emaitzak oso honak dira, esne kalitatea hobeagoa da, lana ere errestüa eta inbestzamentüa hein batekoa bada ere, kanpoan bazkarik ez beitü haboro erosten, oreka bertan arratzaman dü.
Allande Davant Ürrüxtoi-Larrabileko laboraria :


Euskal Xerria hazkuntza saila osagarri honean da eta garapen prespektibak eskeintzen dütü.
Barkoxeko Nissibart etxalteko lürren erosteko, urte hatsarrean sortü zen Nissibart GFA delakoa bide honean da. Bildü behar diren 75 euroko 784 parteen erdia atzamanik izan da jadanik. Lürren erosteko xedea, SAFER-aren komizionean aztertürik izan zen urte hatsarrean eta deliberoa hartüko da dagün azaroan eginen den bigarren jüntaren ondotik.
Xiberoko Mendi botingoa edo sindikatak egiten düan lana positiboki baloratzen düe, sindikataren eremüan mendia erabilten düen artzain laborariek, eta mendiaren kudeaketa lan hortan, lehentarzünez jarraik dezala agertarazi düe, berriki egin den inkestaz.
Idauze-Mendiko CAOSO kooperatifak, haragiaren pikatzeko atelier bat sortüko dü Maulen. Hortarako, leheneko ISPAC lantegiko eraikinearen parte bat berantolatüko dü, axuri, ardi, behi eta xerrien pikatzeko. Haragi güzi hori, poltsetan eta barketetan paketatuko da, saltegi haundietan saltzeko asmoz. Millioi bat euro inbestizamentü eginen dü eta lauzpabost lanpostü sortüko dütü hatsarre batean hamaretara heltzeko esperantzarekin. Lanak hiruzpalau hilabete barne hasi behar lükee eta urte bat iraunen düe.