XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Klima kanbiamenaren ondorioak hebenko laborantsa eta oihanetan zoin diren neurtzeko, "ClimAgri" estudioa eramaiten ari da Euskal Herriko Haütetsien Kontseilüak. Estudio honekin laborantsaren kostü ekologikoa nahi da finkatü. Estüdioa tresna bat bilakatüko da haütetsien zerbütxüko eta erreferentzia date üngüramena mailan norabideen finkatzeko. Estüdioaren emaitzak urte baten bürüko egürükirik dira. Artean, eskualdeka eta geika informazio bilkürak antolatürik dira.

Entzün Sylviane Allaux depütatüa : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Genomikak zer ekarten ahal düan ardien selekzionean ? Honen neurtzeko heinean dira Ürdiñarbeko ardi zentroko ikerlariak eta horren berri eman da Ardi Zentroko biltzar nausian. “Genomia” programa, Manex edo Latxa ardi arrazetan hasirik zen jadanik, düala 3 urte. Genomikak aitzinamentü eta abantail izigarrikoak ekarten dütü. Adibidez, ahari baten kalitateak ikusteko, xehetarzün güziak ahal dira ükeiten marroak 6 hilabete düalarik, lehen 4 edo 5 urte behar zen egürüki, marroaren hümeen emaitzak ikusi artino. Nafarroa eta Erkidegoako Iker Zentroekin lan franko baratzen da orano egiteko, artzainen galto berezier arrapostürik emaiten ahal denez ikusi aitzin.

Entzün Jean-Michel Bide Urdiñarbeko Ardi Zentroko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko eta Baxe Nafarroako Oihan Pribatü Jabeen bi adarrak batüko dira algarrekin lan egiteko. Ikusiz Xiberoan egin lana nolakoa den, Baxenafartarrek alkartzeko nahia erakutsi düe, Maulen egin den Oihan Pribatü Jabeen biltzar nausian. Biltzarrean agertü da, laborariek dütüen oihanetaz interes güti erakutsirik dela, ez direlakoz berehala errebenio esküratzen. Laborari ez direnak dira oihanaz interesatzen, ez bortxan sos egiteko bena haboro üngüramenarentako eta bazter berde baten etxekitzeko gogoarekin.

Entzün  Panpi Caldumbide Baxe Nafarroako Oihan Pribatü Jabeen alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Aitzinamentü teknologikoa eta kabale sortzeen kontrolaren izenean, inposatzen diren bi legedi salatü dütü "Püza Hadi" kolektibo berriak. Artzain eta laborariak, axuri ta ardietan petent elektronikoen ezartea behartürik dira eta üztailako kabale güziak petentatürik izan beharko dira. Orai artino, bi petentek 40 zentima koste bazüen, elektronikoek euro bat eterdi kosteko düe. "Püza hadi" kolektiboko kideek azpimarratzen düe, petent berriek ez düela deüs haboro ekarten kabaleen sortzearen jarraikian eta süxtut koste ekologiko bat badüala. Bestalde, "Püza Hadik" ahari edo marroen sortze genetikoaren frogatzea behartzen düan bigarren lege bat salatü dü ere. Artzain eta laborariak, "Selekzione Zentroetako" aharien erostea behartü nahi düela deio Kolektiboak, azientako egin nahi den bezala, lege honekin "Bizirik dena" pribatizatü nahi dela uste dü.

Entzün Mizel Dunate Aihertarra "Püza Hadi" kolektibokoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ardi Bürü Beltx arraza eta mendiko sistemak süstatü nahi dü "Buru Beltz" alkarteak. 120 bat kide biltzen dütü eta animazaile bat enplegatzen dü. Bürü beltz arraza salbatü nahi dü alkarteak, nahiz eta ezne gütiago emaiten düen, ardi horik dira leküko mendier hobekienik egokitzen. Hortarako, Urdiñarbeko Ardi Zentroarekin eta Zentroan ez diren artzainekin, bürü beltzen haütatzeko metodo bat bidean eman düe, düala hilabete zonbait. Beste lan bat bidean dü "Bürü Beltx" alkarteak. "Eüskal Herriko Artzainak" alkartearekin eta CFPPA artzain formakuntza zentroaren lagüntzarekin, esprabü bat abiatzen düe, üdan artzain egonen diren gazteer, negüan ere lan baten atzamaiteko. "Baionako Komerzio eta Indüstriako Kanberarekin" harremanetan dira, agro-elikagai sailako enpresetan negüko lan atzaman dezen aztertzeko.

Entzün Ximun Lucu eta Beñat Molimos "Buru Beltz" alkarteko kideak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)