XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ühaitza Garindainen.SIGOM edo Olorue eta Mauleko erreken sindikatak, Ühaitza errekan arrainen joan-etorrien erresteko eraikuntza programa bat ürrentzen ari da. Orotara dozena bat obra dira, izan diten arraberritzeak edo obra berriak. Xarrikotapean, Maulen, Garindainen, Gotainen, Mendikotan, Irurin edo Ligin kokatzen dira besteak beste arrainen joan-etorrien erresteko eskalera berezi horiek, eta güti gora behera 7 millioi euro heineko inbestizamentü eginen da. Lan güziak martxoko ürrentürik dirateke eta ordüko estrenatüko dira.
Bernard Lougarot SIGOM-ako presidenta :

 

Lur Berri, CAOSO ala Axuria kooperatifetako ardüradünek erran deiküenaz, hebenko axuriak franko aise eta prezio honean saldü dira Españako merkatüan. Azaroan eta abentü hatsarrean emeki hasi bazen ere, ondotik galtoa azkartü zen eta Aveyron eskualdetik eskeintza ttipia beitzen aurten, prezioak hein honean goratü ziren, kiloka 4 euroetara heltzeko. Iragan urteko prezioari konparatüz, kiloka 20 eta 50 zentima artean haboro egin da aurten. Erran behar da ere, heben beste urtez baino axuri gütiago ekarririk izan zirela eta orohar kalitate honeko axuriak hazirik izan zirela.
Jean Marie Etxegorri CAOSOko züzendaria :

Aurten 100000 ürzo kondatütik izan dira Organbidexkako lepoan. Ez da urte txarra bena ez da ere hoberenetakoa, holakoetan 400000 güti gora beherra kondatzen beitira. Ürsoen iragaite nausia, egün bakar batez egin da berriz ere, horrek azken urteetako tendentzia baieztatzen dü. Beste txori motak, horietan Afrikara joaiten diren arrapariak, gütiago agertü dira, hor ere Pirineoak trebeskatzen düen txorien nonbrea ttipitzen dela azpimarratzen düan tendentzia baieztatürik da. Klimaren kanbiamenarekin, hots haren berotzearekin, aditüek uste düe Frantzia hegoaldean geroz eta haboro egonen direla, ürzoarentzat ere ber gaüza pentsatzen düe.
Jean Paul Urcun LPOko kidea :

Ipar Euskalherriko saretegiak plegatürik izan dira aste hatsarrean. Bilana egiteko mementoan, emaitzak arrats ezbardinak agertzen dira. Urdiñarbeko Naphaleko saretegien emaitzak dira hoberenak, 1971 ürso atzaman dütüe. Bestetan, emaitzak hanitxez aphalagoak dira, Oxkaxen 633, Landan 989, Landibarren 266, Lekunberrin 60, Behorlegin 108, Alduden 165, Saran 130 eta Etxalaren 853.
Patrick Lousteau Naphaleko ardüradüna :

6711 hektare lantürik dira laborantxa biologikoan Pirineo Altantikoetan, laborantxako lürren ehüneko 2,1a. Zenbaki honeki, departamentüa azken leküan kokatürik da Akitania mailan. Akitaniak 60 367 hektarekin ez dü espantorik Frantzia mailan 7. leküan edireiten beita. Hala izanik ere, Thomas Erguy Biharko Lurraren Alkarteko kideak zenbakien irakurketa baikorra egiten dü, lehenik düala hogei urte zerotan beitzen eta bestetik, lagüntzekin instalatzen diren laborarien ehüneko 20a biologikoan instalatzen beita orai. Lürrik gabekoetan aldiz, erdia biologikoan instalatzen da. Gazteek, geroz eta haboro, sail hortan abiatzeko nahikuntea erakusten düela azpimarratü deikü. Laborantzako ikastetxeetan orai, laborantxa biologikoa zer den erakasteko behartürik izanen beitira, garapena hortik jinen dela esperantxa dü.
Thomas Erguy Biharko Lürraren alkarteko kidea :