Lürra bestatüko dü Lurzaindiak igante hontan Maidalenan (denbora txarra baldin bada Altzaiko gelan). Besta giroan bere aktibitateen berri emaitea dü xede. Lehen GFA Lurra eta orai Lurzaindiaren lanari esker, 18 etxalte zalbatü dira, hots 300 hektara lür, non ere 26 etxetiar bizi diren. Hori dena jendartearen mobilizazioari esker egin da eta erran behar da orano franko mobilizatürik egoiten dela. Horren proba dügü, urte hastarrean Lurzaindiak abiarazi züan sos biltze kanpainaren emaitza.
200.000€ biltzea züan helbürü eta jadanik 170.000€ bildü dütü.
Mobilizazio honen jarraikitzea igante hontan proposatzen deikü Lurzaindiak, Maidalena püntan edo ebia balitz Altzaiko salan besta giroan. Egüerditan mintzaldia, züntzür bustitzea eta bazkariarekin hasiko da besta eta arrestiritan, Baiona Kantüz, Buhaminak, Mixel Etxekopar, Hor Hor taldea eta txanbelariak entzünten ahalko dira.
Marie Claire Leurgory:
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1910