XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Xiberoko Mendi botingoa edo sindikatak egiten düan lana positiboki baloratzen düe, sindikataren eremüan mendia erabilten düen artzain laborariek, eta mendiaren kudeaketa lan hortan, lehentarzünez jarraik dezala agertarazi düe, berriki egin den inkestaz.
David Tourreuil botingoako züzendaria :

Barkoxeko Nissibart etxalteko lürren erosteko, urte hatsarrean sortü zen Nissibart GFA delakoa bide honean da. Bildü behar diren 75 euroko 784 parteen erdia atzamanik izan da jadanik. Lürren erosteko xedea, SAFER-aren komizionean aztertürik izan zen urte hatsarrean eta deliberoa hartüko da dagün azaroan eginen den bigarren jüntaren ondotik.
Robin Martinet xede eramailea :

Xiberoko Axuria koperatiban, Bazkoko merkatüa hona izan da. 10 000 axuri joan dira Parise, Alemania, Belgika, Zuizia edo ere Inglaterrala. Marka, orano usantxa xaharra jarraikitzen dela eta axuria jaten dela Bazkoz ! Ata, sasu atsarrea txarra izan zen, Egüberriz ez zen beste urtetakoa egin, arrazua, Hego Eüskal Herrian eta Espainako merkatüa ez zelakoz izan üsatü bezalakoa krisia zelakoz. Xiberoko 220 laborariek ekarten dütüe beren axuriak kooperatibala. Bazkoz saldu axuriak 3 euro eta 50 zentima kiloa pakatürik izan zaitze…
Peio Quihillalt kooperatifako bürüa :

Idauze-Mendiko CAOSO kooperatifak, haragiaren pikatzeko atelier bat sortüko dü Maulen. Hortarako, leheneko ISPAC lantegiko eraikinearen parte bat berantolatüko dü, axuri, ardi, behi eta xerrien pikatzeko. Haragi güzi hori, poltsetan eta barketetan paketatuko da, saltegi haundietan saltzeko asmoz. Millioi bat euro inbestizamentü eginen dü eta lauzpabost lanpostü sortüko dütü hatsarre batean hamaretara heltzeko esperantzarekin. Lanak hiruzpalau hilabete barne hasi behar lükee eta urte bat iraunen düe. 
Jean Marie Etxegorri züzendaria :

Ekain ondarrean Frantzian mendiaren besta ospatüko da. Karia hortara, Euskal Mendia Leader programaren baitan, eremü hortako lürraldeek hainbat ekimen edo animazione büiltarazi nahi dütüe, ekainaren 14etarik üztailaren 31ala. Euskal Mendiko ondarrea, aktibitateak, jenteak, ofizioak, jakitateak, ekoizpenak, manera goxo, berezi, eta ardüratsüaz hobeki ezagütarazteko, edozoin motako proposamenak aurkezten ahal dira oraidanik. Deialdi bat zabaltzen düe, leküko egitüra püblikoeri, alkarteeri eta beste eragile güzieri beren proposamenen  egiteko maiatzaren 15a aitzin. 500 eta 1500 euro arteko sos lagüngoak esküalatzen ahal dira xedearen bürüala eramaiteko. Argitarzün güziak, leader.lurraldea.net internet günean biltzen ahal dira.
Sabina Ithurburua animatzailea :