XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

6711 hektare lantürik dira laborantxa biologikoan Pirineo Altantikoetan, laborantxako lürren ehüneko 2,1a. Zenbaki honeki, departamentüa azken leküan kokatürik da Akitania mailan. Akitaniak 60 367 hektarekin ez dü espantorik Frantzia mailan 7. leküan edireiten beita. Hala izanik ere, Thomas Erguy Biharko Lurraren Alkarteko kideak zenbakien irakurketa baikorra egiten dü, lehenik düala hogei urte zerotan beitzen eta bestetik, lagüntzekin instalatzen diren laborarien ehüneko 20a biologikoan instalatzen beita orai. Lürrik gabekoetan aldiz, erdia biologikoan instalatzen da. Gazteek, geroz eta haboro, sail hortan abiatzeko nahikuntea erakusten düela azpimarratü deikü. Laborantzako ikastetxeetan orai, laborantxa biologikoa zer den erakasteko behartürik izanen beitira, garapena hortik jinen dela esperantxa dü.
Thomas Erguy Biharko Lürraren alkarteko kidea :

«Familiako laborantxa herrikoia salba dezagün» lemapean eginen da 9. Lurrama, azaroaren 14tik 16ala Miarritzeko Irati erakusgünea. Frantziako Savoie-eskualdea izanen da aurtengo kümita eta Valentin Beauval laborari-agronomoa egüzaita. Haurren xokoa, kabale eta laborantxako tresneri erakusketak, etxe ekoizpen merkatüa, bazkari eta aihariak, baita ere mintzaldi eta mahai üngürüak edirenen dira. Egitarauaz xehetarzünak www.lurrama.org internet günean.
Bixente Eyherrabide antolatzailea :


Patxi Tikoipe lagüntzailea :

CAOSO, Xiberoko kooperatifak, haragiaren pikatzeko atelier xedea gaüzatüko dela baieztatü dü, iragan ostiralean egin zen biltzar nausian. Maulen den leheneko ISPAC enpresaren eraikinen parte bat erosi dü 170000 eurotan eta bertan ateliera eta erreserbak antolatüko dütü. Millioi eta 400000 euro inbestizamentü eginen dü eta kooperatifako ardüradünek, 2015eko üda hatsarreko lanen ürrentzea esperantxa düe. Izan dadin saltegi handiak, haragitegiak, ikastetxeak ala jatetxeak, kooperatifak Frantziako merkatüan azkarki sartzeko xedea dü. Barketetan, osorik ala puzka lodian, axuri, atzar ala behiakia tratatüko da atelier berrian. Jadanik bi saltzaile hartü dütü merkatü berrien atzamaiteko eta atelieran beste lau langile hartüko dira hatsarrean, zortzietara heltzeko hiru urte barne.
Jean Marie Etchegorry CAOSOko züzendaria :

2013 eta 2014ean beste hiru olha arraberritü dütü Bortükariak alkarteak; «Olhadübi» Larrainen GR10 ebildidearen bazterrean, «Zihigolatze» Larrainen beti eta «Ganagerre» Santa Graziko lürretan. Lehenagoko urteetan, «Ardane»-ko peko eta gaineko olhak bai eta ere «Pixta Pekoa» arraberritü zütüen. Arraberritze horiek posible izan dira, olhen partzüerrak ados beitziren, bena ere Xiberoko hainbat alkarte eta egitürek xedea süstengatü beitdüe, Interface alkartea (obren egilea), Xiberoa Herri alkargoa, Xiberoko Botingoa, eta Turisma bülegoa besteak beste. Bortükariak alkarteak bürüalat eraman düan «Olha» egitasmoa, Leader programaren lagüntzarekin dirustatürik izan da.
Jean Claude Sehebiague Bortükariak alkarteko kidea :

Xiberoko Axuria kooperatifak, 2013an, ardi ala behi haragi sailetan aktibitate hein hona etxeki dü. 50000 axuri eta ardi eho eta saldü dütüe eta 1000ko bat behi eta xahal. Kabalen kopürüa  ber heinean egoiten da bena halaere emeki emeki laborari partaideak gütitzen dira. Prezioak amiñi bat aphaldü dira ardi eta axurietan, behikian aldiz merkatüa builta honean izatez honak izan dira. Bi xede nausi dütü kooperatifak orai, alde batetik, sasoian axurien biribilkatzeko güne baten antolatzea Zalgizen eta Mauleko ehotegian, bere egoitza eta lan tresnen berritzea. Axuria kooperatifak, 350 kide dütü eta 11 langile.
Peio Quihillalt kooperatifaren presidenta :