XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ossau Irati sormarka, sekülan baino gehiago, ardi ezne ekoizleen karta nausi bezala agertzen da. Ardi esnedünen saila orohar osagarri honean dela erran daiteke, ekoizleen kopürüa hein honean egoiten da, gazna ekoizpena goratzen da beti emeki emeki eta salmenta ehüneko bostez garatü zen 2013an. Iragan ostiralean Irabarnen egin zen biltzar nausian, azken urteetan jorratürik izan zen ildoan jarraikitzeko nahiküntea beretsirik izan zen. Sormarkako gaznaren promozionea segitzen da, telebixtan eta interneten kanpaña berri bat hasi berri da, eta kalitatearen hobetzeko ikerketak eginen dira. Mendi aldeko ekoizleak süstatzez, hebenko hazkuntza eta ekoizpenaren berezitarzüna etxeki behar dela azpimarratü deikü Francis Poineau sindikatako presidentak, mendiari lotürik beita ekoizpenaren nortarzüna.
Francis Poineau sindikatako presidenta :

Artzain laborari eta laborantza ikaetxeetako ikasle franko hüilantü ziren irailaren 16an Barkoxen egin ziren ardi sailako 10. assisetan. 200 bat ziren bi etxalteetako arditegien bijitatzeko, konseilüen biltzeko eta bestekilan ideien eta esperientzien trükatzeko. Arditegia egitean, kabalen ongi izaiteari pentsatü behar dela azpimarratürik izan zen, baita ere bereziki artzainaren lana nola erresten ahal den. Departamentüko Laborantza ganbarako ordezkariak, botzik agertü ziren artzain laborarien parte hartzeaz, eta eskertü nahi izan zütüen bereziki, batzarri egin züen bi laborariak eta Barkoxeko konseilüa antolakuntzaren lagüntzeko eman züan eskükaldiarentako.
Daniel Lartigue Departamentüko laborantza ganbaran, ardi sailaren ardüradüna :


Mathias Duhart ganbarako teknikalaria :

Maider Laphitz ganbarako teknikalaria :

Ardi sailaren 10. Assisak Barkoxen eginen dira, ürrietaren 16an ostegünarekin. Aurten aipagei nausia artegiak dirateke. Egürrezko ala burdinezko zürtajea, adibide ezbardinen ikusteko bi etxalteen bijitak eginen dira. Abiatzea autobusez 9:30etan eginen da plazatik. Goizeko 10:00etarik arrestiriko 17:00etara eraikuntzeko berezilariekin mintza daiteke, arditegien eraikitzeaz eta barneko antolaketaz, kabalen ongi izaitea nola bermatzen ahal den jorratüko da bereziki. Bestalde, haragitako marro edo ahari gazte zonbait ere ikus edo eros dirateke. Aipamen berezia egin da ardi esnedün eta haragitako ahari kürütxatzeaz. Egüerditan merkatü estalian, André Chilo sükaldari famatüak prestatürik bazkaria ere gozatzen ahalko da. Zure leküaren etxekitzeko deit lehen bai lehen Claudine Migen, Departamentüko Laborantza ganbaran, 05 59 80 70 27 telefono zenbakian.
Maider Laphitz Departamentüko Laborantza ganbarako animatzailea :

Xilope anaiak. Argazkia : Gilles Choury.Xiberoko saretegietan, ürzo sasoina hasia da. Irailaren 13an lehen ürzoak ere atzamanik izan diran Oxkaxen. Naphalen ere hasiak dira bena aurten Urdiñarbeko Gatagorenako sareak ez dira altxatüko, ürzoak ez beitziren haboro hortik iragaiten. Alta düala ez hain aspaldi, 2000 ürzo artino atzamanik izan ziren han. Nolaz agitü den holako kanbiamenarik erran deikü Mixel Xilope Urdiñarbeko ehizlariak :

Biriatutik Santa Grazira, Eskualdeko Parke Natural baten sortzeko ürratsetan da Xiberoko Botingoa, Euskal Mendia eremüko beste partaideekin. Bortüaren kudeatzeko errestarzüna eta ororen gainetik sos lagüntza haboro ekarri behar lüke, Frantses Estadoa eta Akitania eskualdearekin izenpetüko den konbenioak. Horren berri emanik izan zen, iragan neskenegünean Iratin egin zen Botingoaren biltzarrean. Haatik, biltzarrean azpimarratürik izan zen, Eskualdeko Parke Natural-ak ez düala deus ikustekorik Parke Nazionalarekin, hots ez dütü azken honek dütüan trabak ekartzen. Bestalde, ihizteka solas izan zen ere eta jakinarazirik izan zen entxerak egin direla dagün urtean.
Jean Pierre Mirande botingoako presidenta :


David Tourreuil botingoako züzendaria :