XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ossau Irati sormarkak ezagütpen eskaza dü Frantses merkatüan. Inkesten araberan 10 konsumitzaileetarik 3ek baizik ez düe sormarka ezagützen. Promozione azkarra egin bada ere azken hiru urteetan, ber denboran sormakako gaznaren salmentak ez dira kasik emendatü ere. Ezne ekoizleak damützen dira, gazna egileek ez beitüe sormarkaren azkartzeko ürratsik egiten. Ondorioz, heben egiten diren 4 gaznetarik salbü bat sormakakoa da. Hola izanik ere, hiru urteko kanpaina berri baten egiteko adostü dira Itsasun egin den Ossau-Irati sormakaren Biltzar Nausian. Telebixtan edo informazioaren teknologia berrietan, ildo güziak aztertüko dira.

Entzün Frantxoa Irigoien Ossau-Irati sormarkako lehendakari berria  : 

Entzün Patrick Etchegaray Ossau-Irati sormarkako administralaria :

Entzün Jean-Claude Mirassou Pyrenefrom eznetegiko bürüzagia  :

Xiberoko AXURIA Koperatibak 30 gerren biltzar nausia egin dü Larrainen. Iragan sasuan axuria ontsa saldü da 4 euro kiloa bata bestekoa eta behikiaren merkatüa azkartzen ari da. Biltzar nausiaren denboran baliatü da Koperatibaren ibilbide lüzearen aipatzeko bai eta ere, Michel Arhantcet-ek 30 urtez lehendakari egon ondoan, bere kargüa ützi deio Peio Quihillalt Ligiko laborari  gazteari. AXURIA Koperatibak hatsarreko filosofiarekin jarraikiko düala hitzeman dü lehendakari berriak, Koperatiba laborarien zerbütxüko beita eta ez kontrarioa !

Entzün Mixel Arhantcet 30 urtez egon den koperatibako lehendakaria : 


Entzün Peio Quihillalt AXURIA koperatibako lehendakari berria : 

Alkartürik, laborantsa iraünkorra, bideragarri eta bizigarri denentako bati bürüz ! Hona zer lema eta xedearekin presentatü den FDSEA eta Jeunes Agriculteurs-en zerrenda, dagün urtarrilako Departamentüko Laborantsa Kanberako bozkentako. 23 haütagei agertzen dira Jean Mixel Anzolabehere eramaiten düan zerrendan, 9 Eüskal-Herrikoak eta 14 Biarnes, horietan 15 gizon eta 8 emazte. Xiberotik bi haütagei dira, Idauzerik Marina Lafitte aragitako behi hazkuntzan ari dena eta Sébastien Üthürriague Larraintarra ardi eznadün eta aragitako behi hazkuntzak joanarazten dütüana. Zerrendak, azken sei urteetan egin den lanaren jarraikian kokatzen dü bere xedea.

Entzün Sébastien Uthurriague Larraintarra FDSEA zerrendakoa : 


Entzün Jean-Michel Anzolabehere Departamentüko Laborantsa Kanberako bürüa : 


Llabrit txakür arrazaren erabilpenaren builtarazteko, düala urte bat abiatü zen xedea. Llabriten katalogoa eta lehen emaitza plazaratüko da dagün ürrietaren 25ean Oloruen IPHB (Institut Patrimonial du Haut-Béarn) egitüraren egoitzan gaüko 20.30tan. Katalogoan, 38 txakürren fitxak edireiten dira, bakotxen argazkia eta xehetarzün fisikoak, baita ere llabür bildürik laneko kalitateak. Txakürraren gaitarzünak ere agertzen dira, artzainari egin den galtotegiaren bidez. Bestalde, azaroaren 8an arrastiriez Ossau Ibarrako Izeste herrian, txakürren hezteko formakuntza bat antolatüko da eta gogoeta bat ere proposatüko da, ostegüneko bilküratik harat, selekzionearen bidez txakürren genetika nola hobetzen ahal den ikusteko. Ikus llabriten katalagoa.

Entzün Argitxu Ourthiague Urdiñarbeko Ardi Zentroko animazailea: 

APLIko behi ezne ekoizleak beren kexüa plazaratüko düe ürrieta ondarretik aitzina. 2009an izan zen eznearen grebaz geroztik, deüsere ez dela kanbiatü salatzen düe.  A kontrari egoera sordeitü da, iragan arramaiatzean prezioak orano apaltü dira, bazkeen prezioak goratüz joan direlarik. APLIko kideen araberan, egoera lazgarria da. Hiru urtez kasik, 400 behi ezne ekoizle eküratü dira departamentüan. Ürrietaren 20an Paueko merkatüala kontsumitzaileen ganat joanen dira, egoera berrien emaiteko eta ondoko neskenegünean ürrietaren 27an eznea ixuriko düe. APLIko kideek, orai danik deia zabaltzen düe, nahi düen jente güzier beren boteilarekin jiteko eznea dohainik ükeiteko gisan.

Entzün Daniel Couhaillat APLIko kidea :