XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Organbidexkan txorien kontaketa ürrentürik da.

Urte eskasa hegaztien migrazionean Organbidexkako lepoan. Hegaztien babeseko ligaren barnean da, LPO Aquitania. Egitüra horrek Akitaniako güne desberdinetan txori kontaketak egiten dütü. Helbürüak direlarik hegaztien aitzinamentüen aztertzea, migrazionearen garaien aztertzea beroketa klimatikoari lotürik eta gizarte zabalari argitarzün güzien emaitea. Aurten audela Xiberoko Botingoak egoitza bat ützi deie. Ondorioz baliatü dira erakusketa güne baten plantan ezarteko.
Jean Paul Urcun LPOko kidea :

 

Kondaketak ber maneraz egiten dira azken 30 urtetan. Uztailaren 15etik azaroaren 15ala artino, goizetik ülüntzeala bi permanente, 200 bat laguntzaileekin ibiltzen dira ikerketa lanetan. Txori handiak baizik ez dütüe kontatzen eta gaüko migrazionea ez düe aztertzen ahal. Ondorioz aurten 160 000 kontatürik izan dira. Gütti dela aitortürik izan zaikü Sara eta Aldudeko kontaketer konparatüz non ere million batetara heltzen diren.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan