Ürzo lüma grisdünak iragan dira nonbre haundian aurten ere.

Inprimatu

Argazkia : Laurentx EtchegoinMillioi bat eta sei ehün mila ürzo kontatürik izan dira aurten Ürrüña eta Biarnoaren artean. Ihiztarien federazioneak erran deikünaz, entrebaleko urteetan sailkatzen ahal dela aurtenkoa. 2012ari konparatüz millioi bat ürzo gütiago kondatürik izan dira bena 2011an beno ehün mila haboro. Ürzo gehienak Eüskal kostaldean iragan baldin badira, azken urte horietan ez bezala, Ossau ibarra artino ere pasajea izan da aspaldiko partez. Bena kontalarien memorian egonen da ürrietaren 31a, egün bakar batez millioi bat eta ehün mila ürzo kondatürik izan beita.
Patrick Loustau Naphaleko ehiztaria :


Pilla Idiart Oxkaxeko ehiztaria :

 

Saretegiek ehizteka ützi düe aurtenko eta hor ere emaitzak orotakoak izan dira. Emaitza hoberena Urdiñarbeko Naphalen kausitzen da, 1595 ürzoekin, Landibarren 745 atzaman dütüe, Oxkaxen 603, Behorlegin 290, Lekunberrin 272, Aldüden 264 eta azkenik Saran 77.