XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

2012an Pettareko Arrantzükarien Alkarteak bere lana aitzina eraman dü sail ezberdinetan. Hasteko, erreker bürüz estüdio lan bat eraman dü. Estüdioa eskualdeka eginik da eta aurten orano jarraikitzen da. Igaran urtean, Pettareko Arrantzükarien Alkarteak, animazioneak  segürtatü dütü eskoletan, ikasleer zenzibilizazione lehen ürrats bat nahi izan dü eskentü, huraren zikloaz eta errekaz. Animazione pedagogiko horik aski preziatürik dira eta alkarteko kideentako inportant zaie, haurrak ttippi ttipitik zenzibilizatzea. Beste animazione eta ekintzetan parte hartü dü alkarteak, aborna edo arrantzükako zoin gehiagokan eta erreken bazterren xahatzean. Azkenik, Pettareko eta ibar aüzoko arrantzükarien alkarteen artean, langile bat hartü düe.

Entzün Pierre Etchecopar Pettareko Arrantzükarien alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Basabürüko ühaitz eta errekak, igaran urtean zinez hunkirik izan dira tenpesten itxesen gatik. Erran behar da, hurteak hanitx kaltegarri direla erreka bazterrentako eta errekan bizi diren kabaleentako. Ühaitza türbüsten delarikan, arrainek hanitx sofritzen düe eta hiltzen dira. Horrengatik, urte oroz, Basabürüko Arrantzükarien alkarteak arrain arraezartea bortxatürik da. Prefosta, horik oro koste bat dü, bena beharere, alkarteak sos lagüntza badü. Arrantzükarien alkarteak SHEM SUEZ-ekin  hitzarmen bat badü 2008az geroztik eta azken urteko kontratüa ürrentzen ari da. Mementoko, Basabürüko errekako  huraren kalitatea aski hon agertzen da, hatik, ühaitz eta erreken bazterrak hein bat zikin dira papere, plastika eta alanbresen presentziaren gatik. Arrantzükarien alkarteak, laster ühaitz bazterren xahatze eta zikinkerien biltze bat antolatüko dü eta erreka bazterreko lanak jarraikitzen dütü.

Entzün Clément Bozom Basabürüko Arrantzükarien alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Mendikoa" Garazi-Baigorri eta Xiberoko kooperatifen algarretatzetik sortü da. Urte batez, lan handia eramanik izan da lan moldeen bardintzeko bena biltzar nausian erranik izan den bezala, ezkontza kausitürik izan da eta ohar honak baizik ez dütüe üken laborarien ganik. Aktibitatea % 2ez emendatü da eta 150 000 euroko etekinekin ürrentü dütüe kontüak. Bide hortan jarraikitzeko nahia erakutsi düe kooperatibako ardüradünek, nahiz eta aurtenko krisaren eragina haboro sentitüko dela beldürra aipatürik izan da.

Entzün Jean-Claude Intxauspe Mendikoa kooperatibeko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ovinpiades - Artzain Gazteen Akitaniako lehiaka iragan da barantailan Akizeko laborantsa lizeoan. Orotarat, 24 gazte sailkatürik ziren Departamentüetako Kanporaketarik eta Laborantsako Saluan finalan parte hartzeko biga haütatürik izan dira, Denis Luchillo, Berrogaineko lizeoan den Gamerear gaztea eta Stéphane Arriuberge Olorueko laborantsa lizeoan dena. Biba bi gazte horiek eta xantza hon Pariseko.

FDSEA/JA zindikatak Paueko Laborantsa Kanbera kudeatüko dü ondoko sei urteentako, orai artino bezala. Orotarat, 3 326 botzekin, bozken % 49,6 lortü dü, düala 6 urte beno % 5a güttiago. 16 alki ükenen dütü, 17 zütüalarik orai artino. Confédération Paysanne/ELB zindikatak 2 368 botzekin, %35,3 lortü dü, azken aldia beno 2 püntü irabazi dütü. 4 alki lortüko dü, azken aldia beno alki bat haboro. Azkenik, Coordination Rurale zindikatak 1 013 botzekin, % 15,1a lortü dü, azken aldia beno 3 püntü irabazi dütü. Alki bat ükenen dü Laborantsa Kanberan, azken aldian bezala.


Entzün Laurentx Irigaray E.L.B/Confédération Paysanne zindikatekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika) 

Entzün Jean-Mixel Anzolabehère FDSEA zindikateko bürüa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)