- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3764
Üholdeak Urdiñarben eta Muskildin
Urdiñarben eta Muskildin üholdeak izan dira arramaiatz 7 hontan. Lazgarriko ebi erori da denboro gütiz eta prefosta erreka bertan gaintitü da. Holako ebi ta hurzionea aspaldixkan ez zen ikusi. Prefosta, tenpestak herexak ützi dütü, etxe zonbaitetan hura sartü beita. Hurzioneak lürra eraman dü eta berriki erein zen arto alhorretan. Belhar balak ere ikusten ahal izan dira non nahi hurak eramanik. Ondorioz, Urdiñarbeko Herriko-Etxeak prefektüran galtatzen dü itses horik oro "Catastrophes naturelles"edo "itses natural" bezala ekarrik izan ditian.
Entzün Dominika Aguergaray Olhaso itsesak kuntatzen :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Arno Berrogain Urdiñarbeko aüzapeza, Patrick Lousteau, J.Jacques Etxeberri llargo :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Bedatsea izatez, bortüka sasua hüilantzen ari da laborari ta artzainentako. Kabale haboroxenak berehala Xiberoko bortüetarat joanen dira üdako bazkentako.
Kabale hazleentako lüzernak badü interes bat, bena nola idorraraz ? Galto honentako arrapostürik ez zelakoz oranokoan, lantare hori kanpotik sarrarazirik zen orai arte.
Energia berriztagarri ütürri den egürra, ez da ahal lükean bezain bat erabilirik Xiberoan.
Klima kanbiamenaren ondorioak hebenko laborantsa eta oihanetan zoin diren neurtzeko,