Ossau Iraty gasna sormarka, ekoizleen indarra.

Inprimatu

Ossau Irati sormarkaren sindikatako familia ezbardinak biltzen dira egün horietan, urteko bilana eta esnekagietako ordezkarien izentatzeko. Esne ekoizleek, bilküren paradaz baliatzen dira, sormakaren egoeraz eta geroaz gogoetatzeko eta eztabadakatzeko. Sektoreko bilkürak segitzen dira, egün ürrietaren 9a Atarratzen, Biarno eta Xiberoko ekoizleentako 20.30etan Etxahun gelan eta bihar ürrietaren 10a Larzabalen, Iholdi eta Amikuzeko sektorearentako. Biltzar nausia ürrietaren 24ean Bankan iraganen da.
Frantxoa Irigoyen Ossau Iraty sindikataren lehendakaria :


Xehetarzün haboro, haboro irakurri klixkatzez.

2007az geroztik egin ohi den bezala, FDSEA eta ELB laborari sindikatek zerrenda bateratüa presentatzen düe aurten ere, Ossau Irati sindikataren ordezkarien berritzeko. Bi sindikaten artean, sormarkaren arrautegiaren üngürüko eztabadak izan dira azken aste horietan, bena Frantzia mailako internet eta telebixtako promozione kanpaña haundi bat hasteko bezperan, bateratürik egoiteko beharra nausitü da azkenean. Hala izanik ere, eztabadaka horiek agertzen dira sektoreetako bilküretan, bena giro lasaian eta errexpetüan,  Frantxoa Irigoyen Ossau Irati sormakaren lehendakariak azpimarratü deikün bezala. Baigorri-Garazi sektoreko bilküran baieztatürik izan zaikü, ikusiz belar, ardail eta arto ekoizpena aurten txarra izanen dela, kanpotik ekarrarazten ahal den bazka heinaren gainditzeko derogazione bat galdeginik izan dela INAOri. Azkenik dagün ürrietaren 15ean Interneten, azaroaren 14ean telebixtan, Frantzia mailako Ossau Irati sormarkako promozione kanpaña haundia hasiko dela, jakinarazirik izan da. 768000 euro kosteko dü, erdia Akitania eskualdeak eta konseilü orokorrak ekarriko düelarik.