XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Neskenegünean denbora ejerra lagün Basabürüan eta Pettarran bizikletaz, hoinez edo autoz ikastolak üken dütüan egongia desberdinetarik igan dira.
Basabürüko üngütolat eramaiten zütüegü :

Gaüaldiko bilana egin dügü Maika Etxekopar antolazalearekilan :

Previous Next

Urte oroz bezala üda bürüa ala urteko egün lüzena ospatürik izanen da Jondane Johane-ren süer esker.
Usantxa zahar hori galdü zen xiberoan, bena azken 20 urte horietan süa eta üsantxa berrizpiztü dira gero eta güne haboretan.
Egün famatü hortan süak piztürik dira Xiberoko mendi hanitxetan, eta gaüaldiaren denboran kantore bat eta dantza bat emanik dira süaren üngürüan;
Jondane Johaneren ospatzeko hitzordüa Ostirale huntan :

- Betzülan (Larrainen), Zalhagainen (Bostmendieta altean), Lümendi (Ozaze), Gaztelütxaga (Ürrüstoi-Larrabilen), Xardekan (Gotainen), Mehaltzün (Pagolan), Ahargon (Barkoxen), Organbiden (Oztibarreko mendian) eta San Antonin (Müskildi
Eta asteazkenean maidalenan

Mixel Etxekopar :

Previous Next

Idaztetik, apaindü sortze eta eszenan agertzea arte, dena haien eskütik sortü düe Mixel Etxekopar, Maitena Eyheramuno eta andereñoren lagüngoari esker.
« Ortzadarra » pastoralean 4 erresüma, Ñarbekistan, Kildistan, Afrikaraibi eta Lanbamerika, gerlan ari dira bata bestearen lürraldeak berenganatzeko.
Horren bidez haurrek imigrazionea, integrazionea eta alkartarzüna lantü düe.

Gure erreportajea heben entzüngei :


Igaran ostiralean goizan beste xiberoko eskolen aitzinean eman züen eta gaüan aitetama eta herritarrek zinez preziatü züen.

Previous Next

Arramaiatzaren 21 ean müsikaren bestarentako Xiberoan ere kontzertü badate.
Zinkak antolatürik, gaüaldia 7 orenetan LALALAk ekilan hasiko da plaza gizon ostatüan eta ondotik 8o renetan poteoa euskaldunalat joanen da, 9tan kontzertüak hasiko dira Baztanetik Petti kantaria jinen da eta ürrentzeko Zinkaro müsika taldea badirate.
Ostatüen üngürüa egin ondoan, kontzertüak Zinkan eginen dira denbora gaixtoarengatik.

Previous Next

Jei kültürralen antolatzeaz gain, dantza kurtsoak eta dantza arropen jostea eramaiten dütü alkarteak.
Maskaradaren bilan baikorra presentatü düe biltzar nausian, eta builta hortarik pastoralaren prestatzen hasi dira.
2025ean date, geia ez badüe orano zabaltü nahi, argi da transmizioneari inportantzia emanen düela. Gazteagoak parte harrarazi nahi dira erresengoan eta idaztean.
Txülülari eta tabalari mentsari bürü egiteko ere kurtso zonbaiten plantatzeari pentsatzen ari dira.

Laurie eta ximun Pinque alkarteko kideak:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan