Berriak
![Herrietako berriak](/media/plg_jspeed/cache/images/0775a953447c139828ddd03b391b03d88a322284.jpg)
Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Besta da 4 egünez Maulen
Irurin ere besta izanen da aste ondar hontan
Bereterretxen istoria tauladaren gainen emanik date
Ausaz
Kronika
![Potiko Beltza](/media/plg_jspeed/cache/images/b49b391e4b1099d710f87904a9affba01baff766.jpg)
Xiberoko Irakurleen Taldea arrahasten da lehen hitz ordü batekin : bihar Joseba Sarrionandia idazlea jinen da Hzbentik-enean , « Munduari bira eman zion ontzia » libürüaz elestatzeko 4ak30tan.
Hontan Elkano nabigazalearen garaiala eramaiten gütü düala 500 urte eta alkarrizketa maneran eleberri bat kontatzen.
Talde hau Covida beno lehen barnekaldeko irakurleen kluban biltzen bazen, 12 bat dira eta horrentako xiberoan idazleen jinarazteko gogoa üken düe. Atzamaiten beitüe inportant obren gainen mintzatzera.
Libürüa ez badüzüe irakurririk ere, joaiten ahal da, gogoa piztüko beitü. Neskenegün arrestitan 4ak30tan Hebentik enean.
Mixel Etxekopar :
Axut! konpaniak eüskarazko sorkuntzaren süstatzea dü helbürüa. ALdi hontan gure historia barnatü nahi züen ere, Zaldibarreko hondarkintegiko istripüa aipatüz.
"Hondamendiak" antzezlanan langileen lan baldintzak, gure kontsumo manerak, covid denborako ondaramenak eta ihauteak dütü aipagei eta galtozkatzen.
Ostiralean, martxoaren 3an, %aule Baithan dirate gaüko 8ak30tan Xiberoko ikastolen urtebürüko.
Ximun Fuchs, taula züzendariarekilan mintzatü gira :
Ostirale arratsan kaiderak gehitü behar üken dütüe hainbeste jente beitzen Altzürükü gelan.
Euskal Herri osotik jinik zen jentea.
Oren batez Mattin Aiestaran Irulegiko indusketa zuzendariak argiki eta sinpleki esplikatü dü "atzamaite" hori nola eramanik izan zen.
Gaüaldiko bilana heben:
Mintzaldi osoa:
Reggae müsikarekin Zinkako mürrüak ikara ziren iragan astean.
« Baga biga »-rekin laneginen düe oraitik aitzina : hau kontzertüen datetaz ardüratüko da. Eüskal herriko talde famatü hanitx Bizkaiako Baga bigarekin lanean ari dira, Huntza edo esne beltza bezalakoak.
Diska berri bat ere bidean da, üda huntako kontzertüetan kantore zonbait iseatüko dütüe mentüz.
Horien aipatzeko Zinkarat hüillantü da Maider Hoqui, Pette Jaragoihen eta Txomin Dhers:
Irulegiko esküa lehentze presentatürik izanen da iparraldean !!
Nafarroko Irulegi mendian « Irulegiko eskua » izeneko bronzezko esku bat atzaman ziren 2021an Aranzadi ikerketa arkeologiko Alkartekoek.
2100 urte dütüan huntarzün bat, eüskarazko ezkibü batekin gañen zizelkatürik.
Altzürüküko Xiberoko herrialat jinen dira horren presentatzeko harreman berezia beitüe xiberoko herri hunekin.
Ber mementoan, biharamenean Mauleko maskaradak emanen dira aste ondar kültüral baten eraikitzeko ideiarekin.
Hitz ordua ostiralean 8tan herriko salan
Mattin Aiestaran aztarnategiko ikerketen zuzendariarekilan mintzatü
Dominique Epherre eta Johañe Carricaburu:
Mattin Aiestaran: