XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Frantxoa Caset sortzez Pagolarrak aspaldian kantore izkiribatzen dü, hala nola ikusgarri desbardinentako : Domingo Garrat pastorala edo Mauleko gaztelüaren ikusgarriarentako.
Berriz kantatürik dirate berehala. Hontan parte hartüko düe : Bercaits anaiek beste 6 kantariekin, Anuxka Etxeto eta Lea Escondeur-ek.
Kantariak jüntatü dira, arramaiatzaren 11an Donapaleüko Chemin-Bideak günean kantaldi bat emanen beitüe.

Frantxoa Caste:  

Previous Next

Ostirale hontan Anne-Marie Lagarde idazle eta ikerlaria Atharratzeat hüllantzen da. Atharratzeko libürütegian lehenik bere eleberrietaz mintzatzeko irakurleekin jüntatüko da arrestiko 5etan.

Ondotik Prefostan « Eüskal matriarkatüa » bere azken libürüaz konferentzia bat emanen dü.

Hontan üsantxa zaharrak aztertü dütü etxearen primantza, toka/noka eta sinemenetan bermatüz. Eüskal gizartean berdintasün bat bazela ohartürik beste mündüko üsantxekin lotürak egin dütü.

8ak30tan hitzordüa emanik da Prefostan, konferentzian zer barnatüko düan esplikatü deikü Anne-Marie Lagarde-k :

 

Previous Next

20 urteko 12 gazte badira Txingilika taldean. Eta igaran neskenegünean lehentze eman düe hen ikusgarria.
Pier Pol Berzaitz-en  azken ikusgarriarentako bildürik izan ziren gazte horik eta geroztik hen taldearen montatzera erabaki düe. 40 minütako ikusgarri bat proposatzen düe xiberotar dantzan üztartürik, dantza garaikidea sartzez. Bai eta kantore bat.
Püblikoa pozik elki da emanalditik, Iulen Guiresse han günüan giroaren hartzeko. Pübliko, dantza erakasle bena ere Txingilika taldeko Antton Arhancet eta Maialen Urrutiaguer :

Previous Next

Gaitzeko jentezionea hüllantü da Tulalaikala!

Bai igantean Pagolako egünaldiala, baita ostiralean Mauleko Jai Alaian igaran den Guk eta gü ikusgarrilat.

Bi hitzordüetala eramaiten zütiegü: 

Ohitaz dezagün Xiberoko Ikastolek eta MEEK Lartzabaleko kolegioak düela hori antolatzen.

Guk eta Gü ikusgarri osoa:

Pagolako xüxenezko emankizüna: 

Giltzak: ,
Previous Next

70 eta 90.hamarkaden inguruan zer giro zen Ipar Euskal Herrian?

Guk kantari taldearen kantore, dantza ta antzerkien bidez horren bizitzeko parada badate ostirale arrats hontan Mauleko Jai Alaian.

Xiberoko ikastoletako eta MEEK Lartzabaleko kolegioko haurrek eskeniko deikienaz xehetarzünak Maika Etxekopar taula züzendariarekin:

 

Martxoaren 16eko mustrakatik oren bateko emankizüna:  

Giltzak: ,

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan