XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Xiberua kantüz urte oroz Xiberoko zohardia kültür alkarteak antolatzen düan hitz ordüa igante huntan da.

Iragan urtean Benito Lertxundiekin bestatü bazen, aurten « altzükütarrak » taldearen 40 urteak bestatüko dira.

Alte vocce izeneko Kortsikar talde bat jinen da ere, eta parada hortan mezperan eztabada baten antolatzera deliberatü dü alkarteak Atharratzeko Prefostan

Kantorea eta mintzajearen lotüra , bena ere bakotxaren geroa kOrsikan eta Xiberoan barnatüko dira.

Hitz ordüa 8tan neskenegünean Atharratzeko prefosta ostatü kolektiboan

 

Dominique Epherre: 

Apirila, Jon Avril idazlearen hilabetea Xiberoan!

Jon Avril idazle Beratarra Atharratzen da bere ondoko ezkibüaren prestatzeko.

Udalbiltza euskal herriko herriak biltzen dütüan eraikitzearen dei batiri arrapostü eman dü idazleak.

Film bat, ikusgarri bat ala libürü baten projeta eraiki behar zen baztertürik diren euskal herriko herrietaz süstengatürik izateko.

Jon Avril-en projeta Xiberoari eta partikülarzki Atharratzeri interesatzen da eta Udalbiltzak bere projetearen süstengatzea deliberatü dü

Beste 12 projeten süstengüa emanik izan da Euskal herrian

 

Jon Avril eta Mattin Aranzet: 

Previous Next

Bide egin dü Seaskako ikastolen besta handiak. Aurten berriz ere hitzordüa emanik da Senpereko laku üngürüan maiatzaren 14an.

Betidanik helbürüa izan da sos sartzea ikastolen ibilmoldea eta eraikitzeak bermatzeko bena ere eüskarari hats lekü bat sortzea. Xiberoko bi ikastoletako 66 familiek parte hartzen düe prefosta antolaketan.

Jüstoki Maia Etxart eta Alexis Salaberri gurekilan günütüan horren aipatzeko :

Previous Next

Xiberoko ikastolen 50 urten kari, Tolosako Gure Zirkua heltü da Maulerat. 4 emnaladi emanen dütüe asteundar hontan.

Kürios beikira harat hüllantü gira haien bizitzaz eta ikusgarriaz haboro jakiteko :

 

Previous Next

Hilabete hatsarretik Mauleko mediatekan Eüskaldünen herexak mündüan erakuska ikusten ahal da.
Argitxu Camus eta Koldo San Sebastian-ek hontürik, Donajune Garazin ospatü zen Eüskal diasporaren egüneko (setemeraren 8an) sortürik izan zen.
Ostirale arte diaporako emazte, gizon eta haurren bizipenak, bizimoldeak eta nekeziak deskubritzeko parada düzüe.
Ostiralean arresti apalan Argitxu Camus-k eta Hélène Apeche historialariek mintzaldi bat emanen düe emigrateen gütünetaz. Urdiñarben atzamanik izan den gütünezko harremanak aztertürik dirate.

Xehetarzünak Argitxu Camus-rekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan