XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

« Goxoki bizi » Tokia konpaniako antzerkiak berriz bidea hartü dü.

Düala 3 urte, MSA-ren galto baten ondorioz, « elkartarzünen xarta » izeneko dokümentuko aholküak püblikoari partekatzearen ideiarekin abiatü ziren. Helbürüa : adinetakoer informazio banatü irriarekin.

Haien azken errepikat hüllantü gira :

Previous Next

Erdi aroko gaztelü bat, 41 gotorlekü Xiberoan eta horietaz jakitate güti !

Neskenegünean Frantziako arkeologia egün nazionalaren kari Ikerzaleak alkarteak horien ezagützea proposatzen deizüe.

Robert Elizondo Ikerzaleak alkarteko kidea :

Previous Next

56 000 pertsona pürü hilik eta desmasia ikaragarriak… barantailan Kurdistana hunki züan lurrikararen hesak ikarragarriak ziren.

Hilabete zonbait igaran dira orai bena beharrak beti hor dira batez ere Turkian gobernamentüak lagüntza humanitario internazionala ez beitü üzten igaiten. Xiberotik bi langüntzale joan ziren aste bat berantago eskü kaldü baten ekartea.

Hanko berri eman zeiküen denboran eta sartü zirelarik gaüaldi bat antolatürik izan zen Prefostan Kurdistaneko biztanleen süstengüz.

Sos bilketa jarraikitzeko artista kolektibo bat, Prefosta alkarteko kideak eta Xisterra zaharrekoek aste berezi bat antolatü düe.

Honen berri emaiten deikü Patxi Capot-k :

Arramaiatzaren 10ean estreinatü da erakuska bat Xisterra zaharrean Eüskal herriko eta hürrünagoko artisten 40 bat obrekin. Arramaiatzaren 18a arte ikusgei date eta egün hartan salmenta bat eginen da Kurdistanaren alte. Arramaiatzaren 16an aldiz Prefostan Zincaro eta Baltringue taldeen behatzeko parada dükezüe.

Previous Next

Igaran ostiralean XBak bere biltzar nausia egin dü Atharratzeko Prefostan.

2022an 40 urte ospatü dütü alkarteak eüskal kantagintzaren üngürüko hitzordüekin. Berritarzünetan ere aipatürik izan da alkartearen dinamika, arresti askaria emankizün berriraren arrakasta ejerra eta xede berriak.

Langileriaren aldetik ere kanbiamen date üda hontan : Maider Hoki Jauregizahar abentüra berri zonbaiteta joanen da eta Maider Arrosagaray Zugun ekipan sartüko da.

 

Previous Next

"Buhameek badakie" izeneko dantzak badü bere kantorea, famatüa.

Kantorearen hitzak arraidatzirik izan dira Nicole Lougarot eta Mixel Etxekopar-etaz.

Hortaz eta maskaden joküaz eta beste erauntsi dügü Nicole-ekilan:

Buhameek badakie kantorea bera:

Giltzak: ,

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan