XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

6 000 euro « algarrekin bizi » helbarritüetaz axolatzen den alkartearentako eta  Kanboko IME (institut médical éducatif) alkartearentako

6 000 euro « algarrekin bizi » helbarritüetaz axolatzen den alkartearentako eta  Kanboko IME (institut médical éducatif) alkartearentako

« Xanpek » deitzen den taldeak bere bidea jarraikitzen dü kantaldi eta animazionen proposatzez.

Taldea eraiki da aitzineko urtean xiberoko neskatila gaztekin.

Xiberotar kantore prefosta bena beste hanitx ere.

Horri esker hebenko alkartentako sos biltze gaualdi bat antolatu due.

Maialen Urrutyaguer Xanpek-eko kantarietarik bat :

Previous Next

Mintza izeneko emankizün berri bat prestatzen ari dira, hontan mus txapelketa bat antolatü nahi da probintzi bakotxetarik bikote bat ükeitez eta diasporatik 8 garrena. Ürrietan da eginen grabazionea eta 3000 euroko saria bada irabazteko eta 1500 bigerrenentako. Jokülariek aldiz, alkarte baten izenean ariko dira eta alkartearentako da saria.
Parte hartü nahi badüzüe lehen mus txapelketa filmatüan izena emaiten ahal duzue Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. maileala idaztez edo kanaldude deitzez 05 24 34 50 14.
Xabaltx xede horren eramailea :


https://www.kanaldude.eus/albisteak/1214-casting-deialdia-mus-emankizuna?fbclid=IwAR2xs3Ujo36Y2C4_0upUhQArO8SQFl4LW_MhkGn2kIaM0BhElX8-3h17NBs

 

Previous Next

« Les amis du château » alkarteak bere urte orozko hitz ordüa prestik dü !!

Mauleko Gaztelüaren arrabiziarazteko xedearekin abiatü zen alkartea eta üsantxa hartü dü azken urteetan ikusgarri baten egiteko urtekal ala kasik ;

Aurten Béatrice Lahargoue-k penstatürik eüskal mitologia eta don quichotten nahaste bat proposatüko da.

Hiru aldiz emanen da üztailaren 20 21 eta 22ean 7ak eta erditan Mauleko gaztelüan

Jacky Barcos:

Gaztelondo ze berri Mauleko bestetan

Jean Christian Galtxetaburu, Vivi Vissler, Ttittika Recalt eta Mixel Etxekoparrek « Gaztelondon ze berri ». ikusgarria emanen düe bihar.
Etxahun Barkoxeren kantoretarik hasiz iraganeko eta oraiko garaiak aipatü nahi izan dütüe : euskaldünen migrazio eta oraiko imigranteen ibilbideak, gizon eta emazteen arteko harremanen kanbiatzeak.... Müsika, antzerki eta sonü biltzen düan ikusgarria da.
Ostirale hontan üztailaren 14an Lextarreko plazotan arrestiko 6etan.

Ttittika Recalt eta Mixel Etxekopar üken dütügü xüxenean goiz hontan :

Previous Next

Aste ondar hontan Tokia mauleko antzerki konpaniak Otonaia izeneko ikusgarria proposatzen züan, 10 minutako eszena ttipi andana bat baziren, manera berezi batetan emanik. Otoetan igaiten beitziren eta ikusleak gibelean jarten edo üngürüan egoiten ahal ziren.

Iulen Guiresse han günüan :


Beste parada bat bada honen ikusteko asteazken hontan arrestiko 7 orenetan Atarratzeko trambidean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan