XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Seteme undarrean Mixel Etxekopar eta Claudine Arrançet xiberotarrak Quebec-erat hegaltatü ziren.

Etxepare institutoak kuümitatürik egonaldi bat egin düe Darlène Gijuminag  Mig’mawac popülüko artistarekilan. Haien bidajea kontatü deiküe :

Argazkiak : Neerac

Previous Next

Igaran ostiralean xiberoko müsika eskolak bere biltzar nausia egin dü.

2021eko urtea COVID denboran hasirik fres handiak üken dütüe müsika kurtsoen jarraikitzeko internetezko plataforma berezi baten bidez, horri esker ikasleek ez düe batere muzdüarik üken.

Aurten, Müsik eta Dantza berriz ere antolatüko düe, jadanik 15 dantza taldek beren sorkuntzak proposatü dütüe eta müsika eskolako ikasleak müsiken ikasten hasirik dira. Dantza eta müsika ikusgarri hau bedatsean date.

Iparraldeko orkestra sinfonikoa ostirale huntan Maule baitalat kontzertü baten emaitea jiten dela azpimarratürik izan da.

Lexantzüko herriko etxeak sos emaitza bat egin deie eta zinez preziatü düen ürratsa izan da.

Xiberoko müsika eskolako lehendakaria den Josy Arrossagarrayek biltzar nausiaren bildüma egiten deikü:

Previous Next

Xiberoko botzaren 40 urteak ederki bestatü dira Muskildin aste ondar huntan !!

300 bat jente hüllantü dira, Joseba Tapiaren kontzertüa eta kantaldi handiaren behatzeko.

Parada zen  xiberotarrentako bena beste euskaldunentako ere beren etxekimendüaren erakustera irrati ttipi horri.

Ber zoinean, sinbolikoki xiberoko botzak lekükoa iganarazi dü xiberoko ikastolari hamar urtez zaharrago dena.

Orai Xiberoko ikastolen alde izanen da animazionen proposatzera urte osoan

 

Erreportajea: 

Previous Next

Bi urte oroz bezala Hebentik alkarteak filma hedatze festibal bat antolatzen dü Xiberoan gainti.

Herriz herri kurituko da azaroaren 12tik 25ilat llabür eta lüze metraje proposatzez.

Xiberoa dantza lürralde bat izanki aurtenkoan dantzari interesatüko da « xiberoa zinez » festibala mündüko dantza sorkuntza proposatzez, hip hop eta klasiko estiloak nahasiz.

Mixel Etxekopar :

Previous Next

Badü jadanik urte gaü eskolak proposatzen düala herrietara igitzea ber mailako ikasleak badirelarik.

Bazüan 3 urte ez zela halakorik agertü bena aurten 2 herrietara igitzen dira : Atarratze eta Pagola.

Niko guiresse :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan