Berriak

Artzain eta ihizteka mündüa ohoratürik Oskaxe ikusgarrian. Astebürü hontan lehentze emanirik izan da Xiberoko Zohardiaren sorkuntza berria.
Frantxoa Caset eta Dominika Epherren hitzekilan txostakatü dira 50 aktür. Kantore, antzerki eta dantzaz alageratürik Oskaxeko leheneko bizia kontatürik izan da 200 bat ikusleer neskenegün arrestitan.
Zahar etxe batetan adinetako batek gaxtokeria güziak egiten dütü bere bizia lüzatzeko ! Hori da Etienne Boyer-en libürü berriko historia.
« Mauvais berger », « l’Infection » eta « les Routes crepuscules » obren ondotik, zahartzeari interesatü da.
Etienne Boyer :
Hemeretzügerren mentean xiberotarrek jadanik eüskaraz idazten züen
Xiberoko hemeretzügerren menteko gütünak barnatü dütü Elori Arkotxa nafartar ikerlariak
Bakotxaren istoriaz eta ordünko errealitateaz gain, eüskararen barnatzeko parada izan da.
Ikerzaliak xiberoko istoriaz axolatzen den alkarteari esker, 300 letera bildü eta ikertü dütü Elorri Arkotxak eta horren emaitza haren doktoretza tesian agertzen da
Ondoko hilabetetan gogoa balüke horren presentatzeko Xiberoan
Elorri Arkotxa:
Xiberoko müsika eskolak 100 bat gazteri kurtxoak proposatzen dütü!
Bederatzi müsika tresna desbardin ikasazirik dira, eta aurten bi berritze izan dira tronpeta eta flute traversière delakoaren ikasteko parada beita.
Urte ürrentzean, egin düen lanaren entzünaztea proposatzen düe egünaldi partikülar batetan non eta ere xiberoko dantzarien eta müsika eskolako sorkuntzak nahasirik dirate.
Xehetarzünak Soasig müsika eskolako langilearekin :
Eta orai Pagola!!!Pastoralaren zerrenda berriz lüzatzen da astelehen huntan. Biba Pagola
Pastoralak: Maskaradak:
2025 Barkoxe 2025 Lakarri
2026 Sohuta hoki 2026 Ozaze zalgize iruri mendikota
2027 Zalgize iruri 2027 Muskildi
2028 Altzuruku 2028Pettarra
2029 Aloze 2029 Larraine
2030 Idauze mendi 2030 Ligi Atherei
2031 Lakarri Altzai 2031 Urdinarbe
2032 Atarratze 2032 Hoki Sohüta
2033Garindaine
2034 Maule
2035Larraine
2036 Pettarra
2037 Ligi
2038 Eskiula
2039 Pagola
2063 Gotaine Irabarne
