XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Mauleko herriko gazteek aurten maskaradak emanen dütüe bedatsearen jinarazteko.

Emanaldiak oro arrestiko 3ak 30tan hastekoak dira.

Urtarrilan
             15ean : Maulen (Lextarreko plazan)
              22an : Atarratze
              29an : Pagola
Barantailan
              5an : Mendikota
              11an : Gamere (Neskenegünez)
              19an : Ürrüstoi
              25ean : Altzürükü (Neskenegünez)
Martxoan
              4an : Muskildi (Neskenegünez)
              11an : Idauze Mendi (Neskenegünez)
              19an : Zalgize
              26an : Urdiñarbe
Apirilan :
              2an : Larraine
              9an : Barkoxe
              16an : Sohüta (Hokin)
              22an : Maule (Maule gaineko arrabotüan)

AINARAK filma Maulen hedatü da lehentze

60 bat jente « AINARAK » izeneko film dokümentalantako !!

Euskal herriko üngürüa egiten dü dokümentalak aineren istoriaren kuntatzeko.

Ainerak 19. Mentetik aitzina nafarroatik xiberoarat bidajea egiten züen urte oroz lan atzamaiteko espartiña egile gisa.

Lehentze zen hedatürik filma Xiberoan.

Anne Etchegoyhen-en botza entzün da filmaren denboran bena ere ondotik bi kantore eman beidütü.

Orai berriz ikusten ahalko da dokümentala

 

erreportajea: 

Previous Next

Hontan Mixel Etxekopar eta Gamarteko Jean Christian Galtxetaburuk beren müsika tresnen eta botzen baratzea proposatzen deizüe.

Diska hontan 18.menteko poeten testoetarik 21.menteko testoetarat, 13 historia müsikaz entzüten ahalko dütützüe manera fantesius eta satiriko batetan emanik.

Akordeoi, txülüla, tabala, eta beste soinü tresna eli bati esker, istoria desbardinen bi ritmetan gainti paseatzen ahalko da. Diskaren axaleko argazkiak Patxi Laskaraiek hartü dütü.

Diska hau  Mauleko Xibero bion eta Atharratzeko Pieillenean, eta Hebentik-en webgünean salgei date.

Michel Etxekopar:

Previous Next

Igantean Etxebarre, Zünharre eta Lexantzü artean koblen aranak entzünen dira !

Düala urte zonbait orai hasi ziren Elgebarrena herritar alkartean bertso barrikaden proposatzen. Aldi honatan Etxebarreko plazatik hasiko dira 11 orenetan. Ondotik Ezpeldoia, Zünharre eta Lexantzüko plaza trebeskatü ondoan Lexantzüko herriko gelan eginen da bazkaria.

Aurten Onintza Enbetta eta Haira 1Aizpurua bertsolariak kümitatü dütüe.

Xan Alkatekilan hitzordüa aipatü dügü eta ber momentüan Eüskal herriko bertso txapelketa nausia :

Bazkarian izena emaiteko deit ezazüe 06 03 60 45 71 zenbakialat.

Previous Next

Seteme undarrean Mixel Etxekopar eta Claudine Arrançet xiberotarrak Quebec-erat hegaltatü ziren.

Etxepare institutoak kuümitatürik egonaldi bat egin düe Darlène Gijuminag  Mig’mawac popülüko artistarekilan. Haien bidajea kontatü deiküe :

Argazkiak : Neerac

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan