Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Montorin eüskarazko bideo-jokü bat sortzen da !
Iparraldeko batek Essor Basque-a irabazi dü

Urtarilaren lehenetik goiti üsatzen zen ihauterien sasuaren abiatzera Euskal Herrian.
Maskaradak Xiberoan, kaskarotak lapurdin, libertimentüak bena ere Tudela, Lesaka ala Lantz hego euskal herrian, probintzia bakotxak bere üsantxak badütü.
Lehenak dira üsüan xiberoko maskaradak urtarila hatsarrean.
Aurten Pagolarrak urtarilaren 27an lehentze herriaren historian maskaradak emanen dütüe
Parada hortan Thierry Truffau, Jean mixel eta Marzel Bedaxagar eta Johane Bordaxar jakintsüen mintzaldi bat proposatürik da ostirale arrats huntan herriko ostatüan
Thierry Truffau:
Urte berria hasteko igaran urteko bilanak prposatzen deitzüegü honanbeste geietaz.
Aldi hontan kültürra solas Johañe Etxebestekilan :
Iparraldeko kültür bilan llabürra:
Asisko Urmenetak "Herrientsak" bere komiki berria presentatüko dü Prefostan abentüaren 21an gaüko 8etan.
Komiki hontan XIX.mentetik eüskararen erakaskuntzan, emazteen züzenen alte eta kültüra aldetik borrokatü diren emazteak aitzinean jarri nahi zütüan.
Jadanik Pastoral bat antolatü düenek badakie zonbat lan eta sos galtatzen düan xede horrek.
Horren aijatzeko da sortü Xiberoko Pastoralak izeneko alkartea.
Xehetarzün haboro Dominika Eppherre-rekin, alkartearen kide bat:
Elsa Oliarj Ines eta Bastien Cosson-ek Atharratzeko kooperatiba ohia erosi düe eta obretan dira arte güne bat sortzeko.
Arte kontenporaneoko erakuskak antolatü nahi dütüe eta Bastien-ek bere ateleria instalatüko dü ere bai.