XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gamere Zihigako Pastoralaren kargüak emanik dira

Ligetx koblakaria(k) üda huntako Xiberoko pastoralak kargüak eman dütü ostirale huntan.
Memento inportant bat pastoralaren zeremonian.
Aurten, iragan urtean bezala, berriz Bi kargü nausi badirateke : Luis Ligetx koblakariarena eta Madalena Ligetx bere arrebarena.
Kargü horien eramaiteko Ximun Héguiaphal eta Marie Urruty gazteak.
Uda huntan emanik izanen da xiberoko pastorala üztailaren 28ean eta agorrilaren 3an Gamere Zihigan.

 

 

Han zen Maider Zügün: 

 
Previous Next

Musikalde eta Oilarrak taldea baratü dira pastoral baten eraikitzeko. Martxoaren 23an Urdiñarben, apirilaren 6an Mitikilen eta apirilaren 13an Baigorrin emanik date.
Xehetarzünak Xabi Elgart eta Laurentx Uthurralt antolazale eta aktürrekin :


Battitta Berrogain errejenta eta aktürra :
Iruñako bigerren pastorala eginen da

Iruñan ere pastorala aurten!
Bidaxunen , Oilarak taldearen eta Gamere Zihigako üdako pastoralaren formüla handiaz gain, Iruñan ere projet bat bidean da.
 JULIA FERNANDEZ ZABALTZA  iruñar famatüaz da düala bi urte abiatü düen projeta.
Bizi aberats bat üken dü, eta bere lan oroen artean « montessori »eskoletan ikasteko eta erakasteko jakintza barnatü dü.
Pastorala Iruñan izanen da maiatzean 4ean eta 12ean

 

Ihitz Iriart alozeko iruñarra: 

Previous Next

2023 urte ürrentze hontan Berritza alkarteak izen emaite bat zabaltü dü xiberoko 26 gazteer dantza ikusgarri desbardinetan parte hartzeko.

Xehetarzünak Laida Camus Etchecopar, Berritza alkarteko langilearekin :

Previous Next

Aspaldian pastoralari eta koblakari interesatzen zen Beñat Larrori. Covid garaieko zerratzeaz baliatü zen "Ligetx koblakaria(k)" idazten hasteko.

Gamere Zihigarrek 2024ko üdan emanen düe tauladan.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan