XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Gaitzeko jentezionea hüllantü da Tulalaikala!

Bai igantean Pagolako egünaldiala, baita ostiralean Mauleko Jai Alaian igaran den Guk eta gü ikusgarrilat.

Bi hitzordüetala eramaiten zütiegü: 

Ohitaz dezagün Xiberoko Ikastolek eta MEEK Lartzabaleko kolegioak düela hori antolatzen.

Guk eta Gü ikusgarri osoa:

Pagolako xüxenezko emankizüna: 

Giltzak: ,
Previous Next

20 urteko 12 gazte badira Txingilika taldean. Eta igaran neskenegünean lehentze eman düe hen ikusgarria.
Pier Pol Berzaitz-en  azken ikusgarriarentako bildürik izan ziren gazte horik eta geroztik hen taldearen montatzera erabaki düe. 40 minütako ikusgarri bat proposatzen düe xiberotar dantzan üztartürik, dantza garaikidea sartzez. Bai eta kantore bat.
Püblikoa pozik elki da emanalditik, Iulen Guiresse han günüan giroaren hartzeko. Pübliko, dantza erakasle bena ere Txingilika taldeko Antton Arhancet eta Maialen Urrutiaguer :

Previous Next

Lodwig von 88 taldea baita Sidi Wacho, Ondubground, Ashkabad, Mandidextrous, Vulves Assassines taldeak eta beste hanitx badirate iraila/setemereraren 22&23an Maulen.

Taldeak oro finkatürik badira azken bat neskenegün hontan hautatüko da, "tremplin" delakoan.

Festibalaz, taldeetaz eta neskenegüneko lehiakaz ari zaikü Jordi Foucher antolazalea:  

Tremplin edo lehiaka neskenegün hontan 8etarik aitzina Mauleko Zinka ostatüan.

xehetarzünak : https://www.facebook.com/HitzaHitzfestibala 

Previous Next

70 eta 90.hamarkaden inguruan zer giro zen Ipar Euskal Herrian?

Guk kantari taldearen kantore, dantza ta antzerkien bidez horren bizitzeko parada badate ostirale arrats hontan Mauleko Jai Alaian.

Xiberoko ikastoletako eta MEEK Lartzabaleko kolegioko haurrek eskeniko deikienaz xehetarzünak Maika Etxekopar taula züzendariarekin:

 

Martxoaren 16eko mustrakatik oren bateko emankizüna:  

Giltzak: ,
Previous Next

39 dantza eskoletako 1300 haur bildü dira astelehenean Atarratzen agitü den Dantzari Txiki egünaldia. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatürik, urte oroz egiten den ospakizüna da hau, probintziz probintzi ebilten dena. Karrika üngürüaren ondotik 2 orenez dantzan ari izan dira plazan, bakotxak ezagützen zütüen dantzak emaitez. Aitetametaz gain, kurius andana bat jin dira Atarratzeko plazaren betatazera. Arrestitan dantza ikusgarri bat ikusi ahal üken düelarik.
Egünaldi ederra ordüan, aroaz lotsa izan badira azkenean denbora eder bat üken düe eta iparralde osoko dantzariak laketü ahal izan dira.
39 dantza talde baziren eta horietarik 11 xiberotarrak ziren :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan