XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

“Jan Dabrowski” libürüa berriki plazaratü dü Txomin Peillen Xiberotar eüskalzainak. Polonia herrialdeko historia eta polonesen migrazioa kontatzen dü eleberri honek. 14ko gerlak hilik ützi zütüan miliuka motiko gazteen ordezkatzera jin ziren polonesak, gehien bat Frantzia iparreko mehategietara. Beren eskolak sortü zütüen eta beren üsantxak sorterritik hürrün bermatü. Alemanen menpe izatea ondotik Errüsia sobietarraren eskü, azkenean Herri gisa ezin lortüz. Komünismoak zertan ez düan kausitü eta ere Elizaren indarra zertan bermatü den Polonian, hona zoin diren “Jan Dabrowski” libürüaren mamiak.

Entzün Txomin Peillen eüskalzaina “Jan Dabrowski” libürüaren idazlea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Maskaradak zentzü sinbolikoa galdü ote dü ? Hona besteak beste zoin galtoen üngürüan eztabadak eraman diren Atharratzen egin den mintzaldian. "Maskaradak denboran" izenbürüarekin Jean-Mixel Bedaxagar, Jon Iruretagoiena, Junes Casenave eta Eñaut Etxamendik argitarzünak ekarri dütüe. Ikusmolde ezberdinak agertü dira bereziki sinboloetan, hala nola, hartzaren presentzia, bralea dantzarena eta ere emazteen parte hartzea maskaradetan. Jean-Mixel Bedaxagaren ustez, emazteek beste funkzio bat üken behar lukee, Jon Iruretagoienaren ustez sinboloak agian ez dira hain inportantak. Zer nahi izanik, maskaradek menteak iragan dütüe, beti hor dira eta agian lüzaz iraün behar lukee.

Entzün Jean-Mixel Bedaxagaren ikusmoldea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Jon Iruretagoienaren lekükotarzüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bertsularitzak bere bidea zabaltzen ari dü Xiberoan. Koblaka alkarteak eramaiten düan lanaz gain, Xan Alkhatena gehitzen da Xiberoko ikastoletan bertsu eskolak segürtatüz. Urtarilaz geroztik, Sohüta, Arbaila eta Argia kolegioko ikasle elebidünekin, bertsularitzaz lan bat eraman düe. Xede horrek bi helbürü badütü, alde batetik, bertsularitzaren ezagütaraztea eta bestetik, 6.mailako ikasleek 5.an ere elebidün saila jarraikitzea. Bertsu ateleria hau barantailan ürrentü da Altzürükün kobla zonbaitekin. Ikasleek lantü zütüen geiak, Joanes Etxebarria, Ramuntxo Christy eta Johañe Sarraillet bertsulariek kantatü dütüe.

Entzün Xan Alkhat bertsu erakaslea eskoletan ibilten dena  : 


Entzün Edurne Apezetxe Argia Kolegioko eüskarazko erakaslea : 

Entzün klase elebidüneko ikasleak : 

Entzün koblakan klase elebidüneko ikasleak : 


Ihauteak ospatü dütüe Eperra Ikastolan. Sohütako ikastolako haurrek, Eüskal-Herriko ihauteriko koloreak jauntsi dütüe, ikusgarri eder baten eskentzeko. Ihauteriko dantzak, joküak eman dütüe, handienek aldiz, maskaradak jei herrikoia jokatü düe. Gorriak eta Beltzak hor ziren joküan sartzeko eta plazer handi batekin ari izan dira Ikastolako ait'amen aitzinean. 

Entzün Sohütako Ikastolako haurrak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Martxoaren 14an Andoainetik abiatüko da 18. korrika eta 24an heltüko Baionala. Xiberoan bere itzülüa eginen dü. Martxoaren 16an arrestiriko 15.00tan Oxkaxeko lepotik eraitsiko da 18.00en altexean heltzeko Arüen. Xiberoan diren 30 kilometrak, Xiberoko Gaü Eskolak dütü kudeatzen eta beste urtez bezala, kilometra bat hartü nahi badüzüe, Xiberoko Gaü Eskolarekin harremanetan sartü behar zide. Bestalde, Korrikari lotürik den Korrika Kültürala abiatzen da.
Barantailaren 22an ostiralearekin Mauleko Zinka ostatüan Xiberoko bertsulariak, Agustin Alkat bere müsikalariekin eta pintxoak.
Martxoaren 1an Maule Baitha zine gelan “Llapien hesia” lüze metraia 
Martxoaren 9an Mauleko kaserna ohian Kabaret gaüaldia, kantore, antzerki, bideo, jateko eta edateko.
Martxoaren 16an Korrikaren besta Arüen
Martxoaren 22an Korrika Ttipi Atharratzen, ikastola eta kalandretako haurrekilan.

Entzün Bixente Goihenexpe Xiberoko Gaü Eskolakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan