XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Cairn argitaltexeak «Melodie en mêlée 15 nouvelles du 15» Michel Etchegaray-en libürüa plazaratü dü .

Michel Etchegaray-ek «Melodie en mêlée 15 nouvelles du 15» izeneko  libürüa presentatü dü. Historio labürretan, leheneko rügbia aipatzen dü, rügbi mündüko jente zonbaiten argazkiak apaindürik edo anekdoktak kontatzez. Egiazki agitü zirenez ala asmatüak izan direnez, düdan ezarten dü, halaere deusere argitü gabe. Dena hasi zen, mündüko rügbi txapelketa baten karietara antolatürik izan zen istorio labür lehiaketa batetik. Irabazle elki zen eta geroztik idazten jarraiki züan, bere lagünak lan horren argitaratzeko konbentzitü artino. Cairn argitaletxeak plazaratzen dü Michel Etchegaray-en libürüa eta  plazaratzesaltegi hon güzietan atzamen daiteke.
Michel Etchegaray :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan