Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
HOROZKOPA
Emankizüna

Maiatzeko Tumatxaaak !!!
Artxiboan



Negü Bürüa edo negüko solstizioaren ospatzeko Hebentik alkarteak kümita zabaltzen deikü. Jondane Johane ospatzen den ber moldean, dantza, ardo, gaztain, sonü eta süa osagaiekin besta eginen da. Negü Bürüko Süa besta dagün astelehenean Gotainen, abentüaren 23an gaüko 19etarik harat ospatüko da. 19etan dantza ikastaldia, 19.30etan ardu berotüa eta gaztainak Abotia alkarteak eskeinirik, eta 20etan, negüko bralea süaren üngürüan. Junes Cazenavek negü bürüaz eskeini deikün aipamena zabaltzen deizüegü.
Michel Etchegaray-ek
Piarres rock taldea neskenegünean gaüko 22etan Mauleko Zinka ostatüan ariko da. Piarres, hamabost urte hontako lagün arteko talde bat da. Bere berezitarzüna da, besteek egin kantoreen arrahartzea eta rock zainhart baten maneran emaitea. Arrahartü dütüen talde edo kantari zonbaiten izenen aipatzeko baizik ez bada, AC/DC, Nana Mouskouri, Dalida, Boney M, Eros Ramazotti edo Prodigy. Talde honen berezitarzüna ez dau haütü hanitx hontan baizik bermatzen, taulada gainean beren jauntsi eta presentziak holako psykedeliko delirio bat beitü ere. Taldearen helbürüa sinplea da, jentearen txostakaztera eta dantzan ariaraztera.
Xora filmaren DVDa presentatüko da ostiralean arrestiriko 19etan Hebentik-enean Maulen. Xora, Peio Cachenaut-en filma 2011an eginik, zinegeletan 2012an zabaltürik eta orai DVDan ikus daiteke. DVDaren presentazione gaüaldian Elsa Oliarj-Inesen Xora filmaz eginik izan zen dokümetala erakutsia izanen da.



