XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Kontzertü, zinema edo pailaso-klun ikastaldiak, proposamen ezbardinak lüzatzen dütü Hebentik Kültür alkarteak. Lehenik, maiatzaren 5ean Maulen arrestiriko 19etan alkartearen egoitzan, "D’En Haut" bikotearen kontzertü akustikoa proposatzen dü. Üda hontan aldiz, bi ikastaldi antolatzen dütü Hebentikek. Lehena, filma dokümentala, ikuspegi poetikoarekin nola egiten den ikas daiteke, üztail eta agorrilan lau aste ondarrez. Bigarrena, « pailaso eta gü » formakuntza da. Aste batez, gure baitan dügün pailaso edo klunaren atzamaitea proposatürik da. Bi ikastaldi horietaz argitarzün güzien ükeiteko edo izenen emaiteko deit dezakezüe 05 59 19 15 87 telefono zenbakiala.

Entzün Pierre Vissler "Vivi" Hebentik alkartekoa : 

Xiberoa Kantüz 18. Festibala iraganen da apirilaren 30ean astelehen gaüan 21.etan Mauleko Jaï-alaian. Aldi hontan, Pierre Rousseu « Latxikana » omentüko düe. Latxikana bera ariko da kantan bederazkan edo Negeloua eta Beñat Arhantzetekin, bai eta Xiberoko kantari andana bat ere agertüko dira taulen gainen, hala nola, Sohütako kantarisak eta Gaztelaï taldea, Delphine Eyheramendi eta Maialen Larrory, Ezpeizeko Xiberoko Jauna pastoraleko kürra, Ürxantxak, Xamarra taldea, Eskiulako Henri eta Graxana Castillon, Xiberoko Zohardia taldea, Altzürükütarrak, Niko- Jean Etxart eta Robert Larrandabürü.

Entzün Jean-Pierre Behocaray Xiberoa Kantüz festibleko antolazalea :

« Le chat en poche » Feydeaux-ren antzezlanarekin ürrentüko da Maule Hiriko kültüraldia. "Théatre de la bulle" eta "Les pieds dans le plat" konpainiak jüntatü dira antzerki honen egiteko. Tauladaren gainen 6 aktür agertüko dira, Georges Feydeaux-ren aspaldiko obra honen emaiteko. Feydeaux XIX. Menteko antzerki egile famatü bat da, bereziki « Vaudeville » estiloa jorratü düana. Familian ikusten ahalko den « Le chat en poche » komedia honekin erri egiteko parada eskentürik zaikü, apirilaren 14ean gaüko 21.00tan Maule Baitha zinema gelan.

Entzün Christelle Mange Maule hiriko kültür ardüradüna : 

“Orhitzapenak” ikusgarria arrakasta ederra bildü dü apirila ondarrean Olorueko Jeliote gelan. Beste behin ere, Eskiulatarrek Eüskal kültüraren aldeko etxekimentüa erakatsi düe “Orhitzapenak” jeiaren bidez. Eskiulako haur, gazte eta gehitü bildü dira beren gazte denborako “Orhitzapenen” kontatzeko. Orhitzapen horik, Eskiulako haur eta gaztek jokatzen züen jelkaldien bidez. Dantza, kantore, bertset, entzün eta ikusi ahal izan dira. Gazteriaren aldetik dinamika ederra bazen eta püblikoa botzik ta lillüratürik baratü da. “Orhitzapenak” ikusgarriaren bidez, gehitü eta gazteen arteko transmizionea erakutsi nahi izan da, eta Eskiulan diren Eüskal kültüraren etxekidüra.

Entzün "Orhitzapenak" ikusgarritik landa lekükotarzünak : 


Entzün Julien Iratchet Eskiulatarra ikusgarriaren idazlea : 

Entzün Mixel Etxekopar ibilkaria gazte horien erakasle ohia :

Entzün "Orhitzapenak" ikusgarriko azken kantorea :

22 filma ezbardin hilabetean eskentzen dütü Maule-Baitha zinema gelak. Horrez gain, gei tematikoak presentatzen dütü haur, gazte edo gehitüer züzentürik. Gei tematikoan, Iraniar gaüaldi bat antolatürik da apirilaren 16an, bi filmak dirate hedatürik eta aitzin jateko badate. Asteartetik igantealat bi filma gütienik hedatzen dütüe ber tenorean, asteazken eta neskenegünez 3 emanaldi eskentzen dütüe. Holako eskentza aitzina jarraikitzeko, jentea hüilantzera kümitatzen düe Maule-Baithakoek. Usatüzko komünikazio lana eginik ere, berrikuntza bezala mailen bidez egitarauaren zabaltzen hasi dira nahiant güzier asteka berrien zabaltzeko. Azkenik, ikustez Xora filmak zinema nola bete düan, maiatzaren 9 eta 15en artean Xora berriz hedatürik izanen da Maulen.

Entzün Henri Guerin Calvo Maule-Baithako programazione ardüradüna : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan