XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gamere Zihigako gazteek azken maskaradak eman dütüe iragan maiatzaren 5an Zihigan. Maskaradak ürrentürik, jokülariak botzik dira herriz herri kurritürik eta plazerra hartürik. Prefosta, bihotz ximiko batekin ürrentü dütüe maskarada horik orhitzapen honez beterik.

Entzün Bettan Aguer Bagaia enseñaria :


Entzün maskaradan zen bizar gorria : 

Entzün Mathieu Tauzin Kabana handia :

Entzün maskaradako Pitxu famatüa : 

Arrakasta handia bildü dü "Aitzina Mintza" ikusgarrriak Ezpeizen. Lekü eskazaren gatik jentea gibel igorrik izan da hitzeman ondoan, beste behin emanen zela. Düala urte zonbait egin zen bezala, lau herri jüntatü dira ikusgarriaren muntatzeko, Ainharbe, Ezpeize, Ürrüstoi-Larrabile eta Xarrikota Peko 50 bat herritar. Antzerkia, kantorea eta dantzaren bidez, plazaratü den mezüa ezinago argi izan da, Allande Davant-en hitzetan “Eman eüskara algarri, etxe, eskola eta plazetan ahalkeak ützirik". Eüskara desagertü den kartiel hortan, helbürüa zen zenzibilizazione lan baten eramaitera. Ikusgarri denboran, eüskara baliatu balinbada frantsesa ere entzün da dener mezüa hedatzeko gisan. "Aitzina mintza" ikusgarria berriz emanen da, hatik mementoko ez da egüna finkatürik.

Entzün ikusgarritik landa izan diren lekükotarzün andana bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eüskararen beresküratzeko kanpaina bat abiatzen dü Xiberoa Herri Alkargoak. Maiatzetik harat, soinü dei elibat entzünen dira Herri Alkargoak builtararzirik. Helbürüa da zenzibilizazione lan bat eramaitea, eüskara mintzajeari bürüz eta eüskara dakiener bürüz. Eüskararen süstatzeko kanpaina hau, irratien bidez eginen da Xiberoko Botzan eta Mendililia irratietan. Eüskararen süstatzeko, beste xedeak ere badira plantatürik, sos lagüntza eüskaraz afitxen egiteko, formakuntza bat Herri Alkargoako langileek eüskara ikas dezen, Pack II delako bat etxeko berrientako. Azkenik, Herri Alkargoako Eüskara ta Kültür Batzordeak, Xiberoko dantzaz gogoeta egün bat builtaraziko dü Maiatzaren 18an Urdiñarben müsika egünaren kari.

Entzün Allande Socarros Xiberoa Herri Alkargoako Eüskara, Kültür ta Hondarrea batzordeko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mendikotako Algarrekin galerian, beste hiru artister bortak zabaltüko dira maiatz ta arramaiatz hontan. Aldi hontan, Cardesin, Franzen eta Aboren obrak sogien ahalko dira. Erakuskaren estrenatzea maiatzaren 4an iraganen da arratseko 19.00tan Mendikotako galerian. Algarrekin galeria ostiraletik iganteala zabalik da arrestiez 14.30tarik-18.30tarat. 

Entzün Pascale de Gilbert Algarrekin galeriako ardüradüna : 

Artista berri batek dü Sohütako pastoralaren afixaren leiaka eraman. Marie-Dominique Etchegoyhen-en lana izan beita lehentze haütatürik pastoral afixa bezala. Jadanik, Alozeko pastoralaren afitxa lehiakan parte hartü züan bena ez züan ordünko irabazi. Beste bost artistek ere partü hartü düe lehiaka hontan. Afixaren haütüa anonimoki egin da mustraka baten ondoan arizale güziekin.

Entzün Marie-Dominique Etchegoyhen René Cassin pastoraleko afixa egilea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan