Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
HOROZKOPA
Emankizüna
Xiberoko botzako egüberriko joküa
Artxiboan



Xilaba, Aiherran iragan zen bertso txapelgoako azken kanporaketan, Odei Barroso lehen leküan sailkatü da 221 punturekin. 2. Eneritz Zabaleta, 3.Ramuntxo Christy, 4.Patxi Iriart, 5.Ortzi Idoate eta 6.Ortzi Murua. Aiherrako Gela bete eta bero batean, bertsulariek lortü düe saio eder baten eskeintzea. Erdi finalak, Larresoron, urriaren 26an 17:00etan, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkat eta Ortzi Idoate bertsolariekin eta Aiziritzen, azaroaren 2an 17:00etan, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Aitor Servier, Patxi Iriart eta Egoitz Zelaia-ekin jokatüko dira. Horietarik sei bertsulari sailkatÛko dira azaroaren 15eko Baionan iraganen den finalarentako.
Maiatz argitaletxeak, Aljeriaz, Abd el-Kader trajeria, Jean Louis Davant-en libürü berria plazaratü dü. Hiru ehün orrialdeko libürüa, hiru parteetan zatikatüa da. Lehen partean, Aljeriako bi gerlen historioa aipatürik da. Bigerrenean, idazle berak Aljeriaz izkiribatü zütüan artikülüak bildürik dira (
Xilaba, Ipar Euskalherriko bertso txapelgoako bigerren kanporaketan, Maialen Arzallus, 224 püntürekin lehen leküan sailkatü da eta holaz final aitzinekoarentako bere leküa segürtatü dü. 2. leküan Xumai Murua 216 püntüekin, 3. Maddi Sarasua 212,5 püntüekin, 4. Battitte Crouspeyre 183 püntüekin eta bosgerren Lur Renteria 174,5 püntüekin. Miren Artetxe ez da püntüatürik izan. Aiherrakoa izanen da azken kanporaketa urriaren 18an 17:00etan, bertan Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy ariko dira.
Pastorala zertan den ? eta haren geroa nola ikusten düen aipatü züen, Pier-Pol Berzaitz-ek (Petti Buhamea), Itxaro Borda-k (Gerezien Denbora) eta Jean-Mixel Berdaxagar-ek (Akitaniako Alienor trajeria) iragan irailaren 10an, Baionako mediatekan egin zen mintzaldian. Luzien Etxezaharreta-ren konpainian, beren ikusmoldea eman züen. Mintzaldia bere osotarzünean entzüteko parada eskeintzen deizüegü.
Garindaineko herriak, “Ni Petti buhamea” Pier Pol Berzaitzen pastorala emanen dü, ürrietaren 11an, neskenegünean gaüko 20:00etan 


