XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Jente hanitx bildü zen Gamere-Zihigan.Hamabi herrietan gainti kurritü ondoan, Larraineko maskaradak zaitze baratzen larraintar gazteer, aurtenko ützüliaren ürrentzeko. Gamere-Zihigan eman düe azkena beren herritik kanpo iragan igantean, eta han izan gira beren bizipenen berri hartzeko. Maskaradak emaiten dütüen gazte haboroenak bezala, erran deigüenaz zinez laketü dira negü hontako ihauteekin, nahiz gora-behera zonbait izan diren herri zonbaitetan.
Dagün igantean, barrikadak 9.30tan hasiko dira bena (lehen maskaradetan ez bezala) aüzoka edo kartielka emanen dütüe. Bestalde lehenetik kanbiatüko dena da oren bakotxean bazkaltüko direla eta plazako joküa arrestiriko 4.30 aldean emanen düela eta ez segidan pausarik gabe.
Entzün Jauna, Nicolas Bengotxea :


Entzün Xorrotxa, Nadine Elgoien :

Entzün Pitxu, Mathieu Bengotxea :

Entzün Gamere-Zihigako Kauteren perediküaren zati bat eskola aipatzen düana :

Azkenik, entzün Larraineko maskaradaren azken kantorea :

Argazki haboro ikusi nahi badüzüe, klika heben.

Üda hontan Xahakoa pastorala emanen düe barkoxtarrek. Antolaketa lanetan ari den Etxahun alkarteak ürrats bat egin dü teknologia berrier bürüz. Xahakoa.org eta etxahun.org helbideetan (bi helbide web güne batentako) pastoralaren prestakuntzaren berri emanen dü alkarteak, besteak beste. Bi helbide ezarri dütüe pastoraletik landa Etxahun alkartearen web günea bilakatüko beita. Jadanik alkartearen berri zonbait emaiten dira, bai eta xiberoko kültüraz argibide zonbait emaiten ere, bena sail hori handitü behar litzateke ondoko hilabeteetan.
Entzün Patrick Queheille Kanpo, Etxahun alkarteko lehendakaria :


Pastoralaz berriz, hasteko Xahakoaren aurkezpen labür bat proposatzen düe interneten. Jelkaldi zonbait irakurteko parada ere eskeintzen dü, eta mustraken berri emaiten ere. Oraikoz argazki zonbait badira,eta beste zonbait ikusgei dirateke noiztenka. Hortaz gain, Eusko Ikaskuntza eta Kanalduderen lagüntzarekin, Etxahun alkarteak hiru bideo labür plazaratüko dütü, mustraken eta oro har pastoralaren prestakuntzaren berri emaiteko. Hiruetarik lehena ikusgei da oraidanik.
Entzün Patrick Queheille Kanpo, Etxahun alkarteko lehendakaria :

Web günearekin lotüra heben klikatzez.

Neskenegün hontan ürrentüko da Muskildin Bertsularien lagunak alkarteak antolatü düan Hernandorena bertsolari gazteen sariketa. Larresoro eta Donibane Garaziko kanporaketetan sei bertsolari sailkatü ziren : Aimar Karrika, Ane Labaka, Ximun Cazaubon, Izar Mendiguren, Maiana Irigoien eta Eneritz Arzallus.
Gaüaldi goxoa izan dadin, kanporaketa bakotxan bezala aihari bat izanen da bertso saioa gabe. Posonpesenean emanik zaizüe hitzordüa, eta izenen emaiteko ondoko zenbakilat deitü behar da : 06 32 12 19 13. Aiharia Xiberoko Koblaka alkarteak dü eginen.
Entzün Koblaka alkarteko Erik Etxart :

Sei bertsolariak. Ezker esküin : Aimar Karrika, Eneritz Arzallus, Maiana Hirigoien, Izar Mendiguren, Ximun Cazaubon eta txapeldüna Ane Labaka.Muskildiko Pusunpesenea jentez bete zen iragan neskenegünean Hernandorena bertsolari gazteen sariketaren finalarentako. Sei bertsolari ziren lehiatzen : Aimar Karrika, Eneritz Arzallus, Maiana Hirigoien, Izar Mendiguren, Ximun Cazaubon eta Ane Labaka. Lan ezberdinak egin ondoan, Ane Labaka dü beraz epaimahainak txapeldün izendatü, eta Aimar Karrika txapeldün orde.
Giro goxoan iragan zen, eta küriositate gisa aipa dezagün Bertsularien Lagünak alkarteak eskeini dütüan sariak, azken hiruentako, llapiak zirela eta bizirik !
Entzün Ane Labaka bertso saiotik landa :


Entzün bi lapurtarrak Ximun Cazaubon eta Maiana Hirigoien :

Entzün Aimar Karrika eta Ane Labaka kantan :

Entzün Ane Labakaren azken agurra :

Epaimahaina.

Iragan astean egin züan alkarteak bere biltzar nagusia. Urteari behako bat emaitean, bi hitzordüren aipamena egin deigüe besteak beste alkarteko kideek : 2009ko Dantzari Txikin parte hartzea handia izan zen, bena Dantzari Egünean berriz Xiberotik talde bat baizik ez zen joan (Eskiulakoa). Beste sailetan, aitzindariak ez diren dantzarientako herri zonbaitetan arropak egiten dütüela aipatürik izan da, eta berri honen sailean ere, gehitü zonbaitek kantoreak erakatsi nahi deitzela gazteagoer.
Alkarteak bestalde, egoitza bat ükeitearen ideia badü orano. Entzün Añez Agergarai :


Azkenik, aipa dezagün ürratsetaz abiatü düen lan bat. Püntü zonbait galdü badira, besteak ez ditean gal, bideoetan bildü nahi lütüzküe jakintza horien begiratzeko.
Entzün Añez Agergarai :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan