Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ikastolak 50 urte !!!!
Emankizüna
Ikastolak 50 urte !!!!
Artxiboan



Urte oroz üsantxa den bezala, Xiberoko besta batzordeko bilküra egin da 2012ko egütegiaren finkatzeko. Aurten Idauze herrian iragan da eta eztabadarik gabe egütegia bete düe. Iragan urteari so, kanbiamen ttippi zonbait badira bena orohar berdin batzen da. Nahiz eta aste ondar zonbait hütsik egon diren egütegian, aste ondar zonbaitez bi herriko bestak agitüko dira ber denboran. Herrietako bestetarik kanpo beste hitzordüak ihautere, festibal edo beste jeiak kontütan hartzen dütüe.
Atharratzetik Maulera, Ühaitza erreka bazterreko herri, etxalte eta familien leheneko historioak, besteak beste aipatzen düan Mémoires Souletines, Villages de la Vallée, Philippe Etxegoien Idauztarraren libürüa plazaratzen dü Elkar argitaletxeak. Orai zahartürik diren jenteen ganik bildürik anekdota edo lekükotarzün hanitxen bidez, etxeko jaunak, etxezainak, emütsak, eiherazainak ala buhameak aipatzen dütü, gizarteko harremanak ikertzez. Memoria kolektiboaren biltzea lan serios baten emaitza da, ororen bürü ikertze etnografikotik hüilantzen dena.
Urdiñarbeko Bilxokoan emanik zen hitzordüa lehen "Taldekako Bertsu" biltzearentako arrakastak üken dü. Baionako Bilxokoa eta Xiberoko taldea algarren etzean eta algarrekin ari izan dira sekülako ümore eta giro hoberenean. 30 bat lagün bazkariteko eta bertsu oroer plazer egiteko, hona zer ziren osageiak lehen egün horrentako. Bertsualdi zinez honak, beste zonbait arruntago bena inportantena zen denen algarretatzea eta plazer hartzea. Dagün hitzordüa abentüaren 3ko emanik da Itsasuko Gaztetxean Itsasu eta Baionako taldeen artean.
"Ameriketan Eüskaldünak - Jose Mendiage Pastorala" eskentüko düe Arrokigesek 2012ko üztailaren 29ean eta agorrilaren 5ean. Diasporari lotütako pastorala date. Jose Mendiage Haspandar bertsulari bat da 18 urteetan, 1866an ameriketara joaitea erabakitzen düana beste hainbeste euskaldünen artean. Ürügoi eta Argentinan eramanetako bizia da erakutsirik izanen pastoral hortan. Düala 17urte, Agirre Presidenta pastorala eman züen Arrokigesek eta aurten herritarrak berriz bildü dira Johaiñe Bordaxar herriko semeak idatzi düan pastoral horren emaiteko. Mustrakak urtailarren 7ean hasiko dira eta neskenegün oroz bildüko dira. Pastoral hontako errejenta Jean Fabien Lechardoy Barkoxtarra date eta kür eramailea Sophie Larrandabürü.
Paueko Eüskal-Etxea estrenatüko da azaroaren 26an neskenegünarekin. Paueko eüskaldünek hogei urtez egürüki düen etxea, azkenean berek kausitü düe. Setemerez geroztik, Lagünt eta Maita alkarteko inganio güziak, kanta, dantza, Gaü Eskola eta beste, 250 m2 etxe batetan iragaiten dira. Audela, libürütegi bat eta teknologia berriaz hornitürik güne bat ere baliatzen ahal da. Egoitza, Paueko Buros karrikan jarririk da eta egün oroz zabalik da, goizanko 10etarik- 12.00tara eta 14etarik-17.30etara, astegünez ere gaü güziz aktibitateak badira. Paueko Eüskal-Etxearen estrenatze egünean, animazione, apaidü eta besta badirate.


