XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xabier AmurizaIragan astean aipatzen geneizüen Xabier Amuriza, bizkaitar bertsolari eta idazlea, xiberoalat jitekoa zela. Harekin egon ginen Urdiñarben, lehenik xiberotar bertsozaleekin egin jüntan, eta ondotik bere azken libürüaren aurkezpenean (Olatu bat kuartelen gainetik). Lehen jüntan, bere libürü ezagün baten edizio berri baten prestatzen ari dela erran zeigün. Hiztegi errimatüa da arra argitaratü nahi düana, zoinetan hitzak errimen arabera sailkatürik diren. Xiberoan lagüntza galtatü dü, edizio berriak eüskalkietan erakutsiko beidütü errimak.
Entzün Xabier Amuriza :


Ondotik, bere azken libürüa aurkeztü züan. Interesatürik denak Mauleko Herri Ekoizpen saltegian atzamanen dü salgei.
Entzün Xabier Amuriza bere libürüa aurkezten :

Battitta Berrogain, Dominika Jauregi, Jean-Jacques Etxeberri "Llargo" eta Jean-Charles Sanz."Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten (mintzatzen) ez dutelako baizik" Josean Artze. Erranaldi honen üngüran jorratüko da aurtenko Müsikaren egüna, edo hobeki erran Müsikaren egünak. Aurten hiru egünak bata bestearen gibeletik izanen dira, maiatzaren 14, 15 eta 16an. Egitaraua müsikaz aurkeztez deizüe Bil Xokoa alkarte antolatzaileak :

Maiatzaren 14, ostiralekoa :


Maiatzaren 15, neskenegünekoa :

Maiatzaren 16, igantekoa :

Eta xehetarzün güzientako, eta egitaraua idatziz ikusteko, klika heben.

Xabier AmurizaHatsarrean, "Olatu bat kuartelen gainetik" bere azken libürüaren aurkeztera jin nahi zen Xabier Amuriza bizkaitarra. Bena ikusirik bertsolaritzan egin dütüan ekarpen handiak eta bereziki errimak eüskalkier egokitzeko egin düan lana kontüan hartürik, libürü aurkezpen soil bat beno zerbait haboro proposatüko dü. Egüerditan hasiko da interesatürik diren oroen eta bizkaitarraren arteko jünta, apairü batekin, Urdiñarbeko Chistéra jatetxean. Hortarik landa, atelier bat eginen da xiberotar errimategiaren üngürüan. Azkenik, neskenegün arrestiriko 7 orenetan, bere azken libürüa aurkeztüko dü Bil Xokoa alkartearen egoitzan (Junuenea), eta Lanku argitaletxearen beste libürüak ere ikusgei eta salgei dirateke. Hitzordü güziak interesatürik diren oroer zabalik dira.
Entzün Erik Etxart Koblaka alkarteko lehendakaria, Xabier Amurizaz mintzo :


Bertsolaritzan egin dütüan ekarpenetaz, entzün Erik Etxart :

Azkenik, entzün Xabier Amurizak Donostian 1986an kantatü zütüan hiru bertso hauek. Eüskal Herriko finalista güziek gei honen üngürüan kantatü behar üken züen : hanitxen ustez gizartea hanitx aitzinatü da. Zer diozü zük :

Larraintarrek azkena züen Xiberoan, maiatzean azken maskaradak emanen beidütüe Iruñean. Üda iragaitera ütziko düe berriz ere mustrakekin hasteko, dagün urteko pastoralaren prestatzeko, Telesforo de Monzonen biziaz. Maskaradetan berriz, lekükoa aüzo herriak hartüko dü, dagün negüan santagraztarrak beitira abiatüko herriz-herri.
Entzün iganteko erreportajea Larraineko barrikadetan :

Rocky la Meule taldea ikusgei dateke ostirale gaüan Mauleko Zinka ostatüan, 10etarik aitzina. Taldea ezagütü nahian Mike Oliver gitarra jolea jüntatü dügü telefonaz, eta laster ohartü gira müsika beno zerbait haboro egiten düela. Alkarrizketa behatzen badüzüe laster ohartüko zide ez direla seriuski ari. Rock estiloaz gain, irüdia lantzen dü talde honek : mobiletak orotan ageri dira (interneten, argazkietan, kontzertüetan...). Beren bürüa müsika estilo horren asmatzaile gisa aurkezten düe.
Entzün Mike Oliver :


Ikus ere ETB telebistaren BURP emanaldian eginik izan zen aurkezpena :
{youtube}d2NPRAom7OU{/youtube}
Azkenik, xehetarzün haboroentako, ikus beren myspace günea heben klikatzez.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan